Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Otsailak 1

Parlamentuak ETAri desegin dadin eta Espainiako eta Frantziako justiziari lagun diezaien eskatzen dio

Ekintza armatuaren auzi guztiak argi ditzan eskatzen zaio, tartean induzitzaileen, sustatzaile ekonomikoen, sopikunen nahiz laguntzaile intelektualen nortasuna eta erantzukizunak

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat onartu du gaur, UPN, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu, PSN, PPN eta I-Eren aldeko botoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin, zeinaren bidez “ETAri exigitzen dion desegin dadin eta Espainiako eta Frantziako justiziari entregatu diezaion bere jarduera terroristari buruz daukan dokumentazio guztia”.

 

Onetsitako ebazpenak bigarren puntuan “ETAko militante eta militante ohi guztiei exigitzen die Espainiako eta Frantziako justiziari laguntza eman diezaioten, desegin aitzin nahiz desegin ondoren, xeheki argitze aldera beren delitu-jarduera guzti-guztiak eta bakoitza, eta horien induzitzaileen, sustatzaile ekonomikoen, sopikunen nahiz laguntzaile intelektualen nortasuna eta erantzukizunak”. Puntu hau aurrera atera da EH Bildu eta Podemos-Ahal Duguren abstentzioarekin eta gainerakoen aldeko botoekin.

 

Geroa Bai talde parlamentarioak gehitzeko zuzenketa bat aurkeztu du, UPNk, ekimenaren titularrak onartu ez duena, parlamentuak “exijitu ziezaien indarkeria bidegabe eta ez-legitimo mota guztietako gaizkileei justiziarekin lankidetzan aritzea, delitu ekintza guzti-guztiak argitzeko bidean, baita horien induzitzaileen, sustatzaile ekonomikoen, sopikunen nahiz laguntzaile intelektualen nortasuna eta erantzukizunak ere”.

 

Zioen azalpenean, UPNk aurkeztutako ebazpenak oroitarazten du “ETAk eta bere hurbileko erakundeek, finean, izu totalitarioa baliatu zutela gizartearen gehiengoaren aurka eta, bereziki bere euren eraikuntza nazioalaren proiektuaren aurka zeudela uste zuen herritarren eta sektore politiko eta sozialen aurka”, eta taldearen desegite hurbila albiste “ezinhobe” gisa hartuta, “ETAko militanteei eta aske dauden militante ohiei, klandestinitatean edo espetxean daudenei ekatzen die delitu ekintzak argitzeko laguntza ematea, oraindik 350 inguru baitira argitu gabe daudenak”.

 

Hala, “ETAren ekintza armatuaren auzi guztiak argitzeko beharraren” garrantzia azpimarratu ostean, baita “induzitzaileen, sustatzaile ekonomikoen, sopikunen nahiz laguntzaile intelektualen nortasuna eta erantzukizunak” ere, “justiziaren jardun eraginkorrerako eskubidea aldarrikatzen da, honela, 840 pertsona erail zituen erakundearen kalteak ahaztu eta iluntasunean gelditu ez daitezen”.