Noiz argitaratua Osteguna, 2017.eko Urriak 19

Parlamentuak Hezkuntza Departamentua premiatzen du lan-eskaintza publikoan irakaslerik kualifikatuenak hautatzea berma dezan

Aukera-berdintasunaren izenean, deialdiaren oinarriek izangaien gaitasunen ebaluazio egokia jaso dezatela eskatu du Legebiltzarrak

Gaurko osoko bilkuran onetsi duen ebazpen batean, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-E taldeen aldeko botoekin eta UPN, PSN eta PPN taldeen aurkako botoekin, Parlamentuak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua premiatzen du “berma dezan 2017-18 ikasturterako egin nahi duen lan-eskaintza publikoan irakaslerik kualifikatuenak hautatzen direla, halako moldez non, eskainitako lanpostu guzti-guztietarako, izangai guztiek modua izanen baitute aukera-berdintasunean eta beren merezimendu eta gaitasunak aintzat hartuak izanik lehiatzeko”.

 

EH Bildu talde parlamentarioak bultzatutako ebazpenaren zioen azalpenean argudiatzen da “funtzio publikoan sartzeko aukera-berdintasuna bermatu” behar dela, Ministerioak Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako behin betiko berrezarpen-tasa noiz baieztatuko duen zain, Haur eta Lehen Hezkuntzara (73 lanpostu) eta Ikuskatzaileen kidegora (14) hedatuko den lan-eskaintza publikoaren oinarrietako eskakizunetan izangaien gaitasunak aintzak har daitezela eskatzeko.