Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Ekainak 18

Parlamentuak Julia Alvarez Resano izena jarriko dio Lehendakaritzako Bilera Aretoari, politikari nafarraren omenez

Ainhoa Aznarezek astearte honetan Villafrancako udalari eta bertako Memoria Historikoaren Batzordeari harrera egingo die politikari nafar adierazgarriari omenaldia egiteko

Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak, Ainhoa Aznarez Igarzak, astearte honetan Villafrancako udalari eta bertako Memoria Historikoaren Batzordeari harrera egingo die, Julia Alvarez Resano, irakasle, abokatu eta Nafarroako politikari sozialista adierazgarriari omenaldia egingo baitiote (Villafranca, 1903-08-10 – Mexiko 1948-05-19)

 

Ekitaldi honetan (17:00, lehen soilairuan) Lehendakaritzaren bilera aretoa Julia Alvarez Resano izenarekin izendatuko dute eta jarraian bilera bat ospatuko da.