Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Azaroak 8
Parlamentuak ostiral honetan CEAR - Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordearen ‘En tierra de nadie’ erakusketa inauguratuko du
Migrazio ibilbide luzeei aurre egin behar dieten pertsonen egoera larriari irtenbidea bilatzeko, hausnarketarako gonbidapena luzatzen du erakusketak
Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak, Ainhoa Aznárez Igarzak, ostiral honetan, azaroak 9, En tierra de Nadie erakusketa inauguratuko du, migrazio ibilbide luzeei aurre egin behar dieten pertsonen egoera larriari irtenbidea bilatzeko hausnarketarako gonbidapena luzatzen duen erakusketa.
100 metro karratuko eremu hesitu batek, selfie formatuko mugikor batek, informazio panel batek eta mugikorrak, panelak, pantailak, tabletak eta aurikularrak instalatuta dituzten hiru espaziok osatzen dute erakusketa.
Ekitaldia 11:30ean izango da Legebiltzarreko atarian.