Parlamentuak untxi hazkuntzaren sektoreari buruzko lan-mahaia sortzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuari
Sektoreak merkatuan jasaten dituen baldintza txarrei buelta emateko edo hobera egiteko neurriak eskatu dizkio
Parlamentuaren Osoko Bilkurak gaur aho batez onetsi duen erabaki batean, Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du “presako izaerarekin lan-mahai bat sor dezan Nafarroako untxi-aziendaren sektorearekin, bertan aztertzeko sektoreak dituen arazoak (banaketako bideak hobetzea, berregituraketarako balizko planak, kontsumoa sustatzeko neurriak, neurri fiskalak berrikustea eta hobetzea, untxi-osasuneko programa berrikustea eta hobetzea, lankidetzako hitzarmenak sektoreko entitateekin...”.
UPN parlamentu-taldeak sustatutako erabaki horren zioen azalpenean krisialdi ekonomiko luzea aipatzen da, abeltzaintza sektoreak, untxi hazkuntza barne, jasaten duen egoeraren ingurunea azaltzeko, esanez sektore osoa muturreko egoeran dagoela, batere maniobra-tarterik gabe, eskaria nabarmen jaitsi delako eta horren ondorioz prezioak ere bai.
Horiek horrela, eta untxi hazkuntzaren sektoreak Nafarroan duen pisu txikia ikusita, proposatzaileak neurriak hartzeko eskatzen du, sektoreak zirkuitu komertzialean jasaten dituen baldintza txarrei buelta ematen saiatzeko.
- www. nafarroakoparlamentua.eus
- Mozioa (125. NPAO, 2016-10-28koa)