Noiz argitaratua Osteguna, 2017.eko Ekainak 8
Parlamentuaren Osoko Bilkurak minutu bateko isilunea egin du Londresko atentatuan hildako Ignacio Echeverríaren omenez
Legebiltzarkideak 12:00etan osoko bilkura eten eta Parlamentuko ate ondoan bildu dira abokatu galiziarra oroitzeko
Nafarroako Parlamentuak gaurko osoko bilkuraren hasieran minutu bateko isilunea egin du, Londresen ekainaren 3an egindako atentatuan hildako zortzigarren biktima oroitzeko. Ignacio Echeverría Miralles de Imperial abokatu galiziarra duela urte eta erditik bizi zen Londresen.
Ainhoa Aznárez Parlamentuko lehendakariak gogoratu duenez, Ignacio Echeverríaren heriotza atzo berretsi dute agintari britainiarrek, “erasoak gertatu eta handik lau egunera”.
Heriotza hori dela eta, parlamentariak 12:00etan Legebiltzarraren egoitzako ate ondoan elkartuko dira.