Noiz argitaratua Asteartea, 2018.eko Urriak 30

Parlamentuko Lehendakariak bihar jasoko du 2019. urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorren Proiektua

Mahaia eta Eledunen Batzarra asteazkenean bilduko dira testuaren prozedura eta tramitazio egutegia adosteko, eta 4.010 milioiko gastua aurreikusten da

 

Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak, Ainhoa Aznarez Igarzak, bihar jasoko du bere bulego ofizialean 2019. urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorren Proiektua Mikel Aranbururen, Ogasun eta Finantza Politika Kontseilariaren eskutik.

 

Nafarroako Gobernuak landutako proposamenak 4.010 milioi euroko gastua aurreikusten du datorren ekitaldirako, aurrekoa baino 120,8 milioi gehiago (+ %3,11).

 

Lehendakaritzaren bulegoan izango da ekitaldia 12:30etan.

 

Jarraian, Mahaia eta Eledunen Batzarra bilduko da (14:30) proiektuaren prozedura eta tramitazio egutegia adosteko, eta honen eskumena Ogasun eta Finantza Politiken Batzordeari dagokio.

 

Proiektua argitaratu ondoren, Parlamentu Taldeek zuzenketak aurkezteko epea irekiko da, Araudiak ezartzen duenari jarraiki.