Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Abuztuak 30

Parlamentuko Lehendakariak IX. legegintzaldiko hirugarren urteko jarduera memoria aurkeztuko du bihar

Bihar ostirala, abuztuak 31, 10:30ean Legebiltzarreko Erabilera Anitzeko aretoan, Aznarezek IX. legegintzaldiko hirugarren urtearen balantzea egingo du

Datorren astelehenean hasiko da bilkuraldia Nafarroako Parlamentuan eta hori dela eta, Lehendakariak, Ainhoa Aznarez Igarzak, IX. legegintzaldiko hirugarren urtean Legebiltzarrak burututako jardueren oroitidazkia plazaratuko du bihar. Aurkeztutako ekimenen eta Ganberako organoen bilkuren datu esanguratsuenak biltzen ditu memoriak. Horrez gain, datorren irailaren 3an Mahaiaren eta Eledunen Batzarraren saioarekin ikasturteari hasiera emango zaionez gero, kurtsoa osatuko duten aferei buruz mintzatuko da Aznarez.

 

Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak prentsaurrekoa eskainiko du bihar ostiralarekin, abuztuak 31, 10:30ean Legebiltzarreko Erabilera Anitzeko aretoan. .