Noiz argitaratua Ostirala, 2018.eko Azaroak 16

Parlamentuko Lehendakariak Kubako enbaxadoreari harrera egin dio

Machínek Nafarroako adierazle sozioekonomikoak nabarmendu ditu, nekazaritza eta energía berriztagarrien sektoreak ere, eta blokeoaren jarraipenagatik haserrea adierazi du

Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak, Ainhoa Aznarez Igarzak, Espainian Kubako Enbaxadore den Gustavo Machíni harrera egin dio bere bulego ofizialean, baita berarekin etorri den Janet Guadalupe Fernández Enbaxadako merkataritza kontseilariari ere.

 

Bilkuran enbaxadoreak Aznarezi eskerrak eman dizkio “harremanak estutzeko aukera honengatik, gauza askok lotzen baikaituzte, enpresa mailan eta unibertsitate mailan, baita Gobernuz Kanpoko Erakundeei dagokionez ere. Derrigorrezko bisita bat da hau”.

 

Kubak Nafarroarekin mantentzen dituen harremanen artean, Gustavo Machínek nabarmendu du enpresa sektorearekin aukera berriak bilatzeko aukera, “batez ere elikagai eta nekazaritza sektoreekin eta energia berriztagarrien sektorearekin, Nafarroa nazioarte mailan aitzindaria baita”.

 

Azkenik, eta Nafarroaren “adierazle ekonomiko eta sozial bikainak” azpimarratu ostean, Machínek Lehendakariari jakinarazi nahi izan dio oraindik ere “Ipar Amerikako blokeoak eragiten dituen merkataritza zailtasunak, NBEren ebazpenak ugariak izan diren arren”.

 

Zentzu horretan, Aznarezek esan dio parlamentuko taldeetako eledunekin elkarbanatzeko kezka hori, eta akordio batera iritsiz gero, Nafarroako Parlamentuaren jarrera Adierazpen Instituzional baten bidez adieraziko dutela.

 

Ondoren, Kubako enbaxadorea talde parlamentarioetako ordezkariekin eta Parlamentuko Mahaiko kideekin bildu da, horien artean, Unai Hualde, Lehen Lehendakariordea, Maiorga Ramírez, Lehen Idazkaria, Carlos García Adanero (UPN), Koldo Martínez (Geroa Bai), Asun Fernández de Garaialde (EH Bildu), Tere Sáez (Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai), Guzmán garmendia (PSN) eta José Miguel Nuin (Izquierda-Ezkerra).