Noiz argitaratua Asteartea, 2017.eko Azaroak 28
Urritasunerako Politika Integralen Batzorde Berezia Acodifna elkartean egon da bisitan
Urritasun fisikoaren esparruan burutzen duten lana eta hau burutzeko dituzten beharrak ezagutzeko helburuarekin
Urritasunerako Politika Integralen Batzorde Berezia gaur Nafarroan Urritasun Fisikoa duten Pertsonen Elkarte Koordinatzailearen (ACODIFNA) egoitzan egon da bisitan, Nafarroako Alderdi Sozialistak hala eskatuta, eta bertako arduradunekin bilkura egin dute.
Bertaratu diren Batzordeko kideak Mónica Doménech (UPN), Isabel Aranburu (Geroa Bai), Asun Fernández de Garaialde (EH Bildu), Fanny Carrillo (Podemos-Ahal Dugu) eta Nuria Medina (PSN) izan dira.