Erabakia, 'terrorearen aurkako gerrako' legez kanpoko atxiloketei buruzkoa.
Eledunen Batzarrak onetsia
Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrak, 2008ko martxoaren 3an eginiko bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:
Ikusita Bizikidetasunaren eta Nazioarteko Elkartasunaren Batzordeak 2008ko otsailaren 27an hartutako erabakia, zeinaren bidez igorri baitzuen “terrorearen aurkako gerrako” legez kanpoko atxiloketei buruzko erabaki proposamena, ERABAKI DA:
Aipatu proposamena onestea. Hona testua hitzez hitz:
“Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Estatu Batuetako Kongresuak terrorearen aurkako gerran legez kanpoko atxiloketekin amaitzeko legeak aldarrika ditzan mundu osoko parlamentariek eginiko eskaerarekin, eta bat dator NBEren Giza Eskubideen esparruarekin, Estatu Batuek “terrorearen aurkako gerran” atxiloketak egiteko darabiltzaten politikak eta praktikak giza eskubideei buruzko nazioarteko arauen araberakoak izan daitezen, helburu hori lortze bidean lehen urratsa izaki Guantanamoko atxiloketa-zentroa ixtea.”