Publicada el Donnerstag, 25 de Oktober de 2007
Erabakia. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da beharrezkoak diren urratsak egin ditzan 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera Foru Komunitateko herritarrei AP-15 autobidea bere ibilbide osoan doan erabiltzea ahalbidetzeko
"Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du behar diren urratsak egin ditzan Nafarroako Foru Komunitateko herritarrei ahalbidetzeko AP-15 autobidea bere ibilbide osoan doan erabiltzea 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera, hala emakida erreskatatuz, nola, bestela, Nafarroako herritarrentzako sistema orokor bat ezarriz bidesariaren zenbatekoaren adinako zerga-arintzea modu automatikoan gauzatuko diena bide hori erabiltzeko unean bertan."