Publicada el Freitag, 23 de November de 2007

Erabakia. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da toki entitateen finantzaketari eta udalerrien mapa modernizatzeko beharrari buruzko proposamen bat aurkez dezan

"1. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du proposamen zehatz bat aurkez dezan zazpi hilabeteko epean, proposamen hori eztabaidatu ahal izan dezaten Nafarroako Parlamentuko talde politiko guztiek, toki entitate guztiek eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak, toki administrazio modernoagoa eta eraginkorragoa helburu.

Proposamen horrek, besteak beste, honakoak aipatu beharko ditu:

a) Udal mapa administratiboaren balizko berrantolamendua, halako moduz non toki entitate indartsuak eta kudeaketa gaitasuna dutenak ahalbidetuko diren, nahitaez udalen edo kontzejuen bategitea ekarriko ez duten figurak sustatuz, eta, beraz, era horretan, orain duten ordezkaritza politikoari eutsiko dioten, non eta, beren borondatez, ez duten espresuki kontrakoa adierazten.

b) Bakoitzaren eskumenen katalogoak ezartzea, gizarte zuzenago bat ahalbidetzeko eta herritarren bizi kalitatea hobetzeko.

c) Finantzaketa sistema gaurkotu bat ezartzea, oinarri izanen dituena aipatutako berrantolamendua eta toki entitateek kudeatu beharko dituzten eskumenak. Toki ogasunen funtsaren banaketa bidezkoa ahalbidetuko duten formulak xedatu beharko dira, toki autonomia errespetatuz eta, betiere, "elkartasun-zorro" bat sortuz, udal txikienei edo ahalmen gutxiago dituztenei beren zerbitzuak baldintza-berdintasunean ematea ahalbidetuko diena."