Publicada el Freitag, 9 de März de 2012

Ebazpena onetsi dute Nafarroako Gobernua premiatzen duena lurzoru ez-urbanizagarrian ibilgailu motordunen jarduera antolatuak eta zirkulazio librea arautzen dituen dekretua berriskustera eta eguneratzera

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpena onetsi du gaur, UPNk, SNk, PPNk eta I-Ek alde emandako botoekin eta Nabai-ren eta Bildu-ren aurkako botoekin, Nafarroako Gobernua premiatzen duena “otsailaren 14ko 36/1994 Foru Dekretua berrikustera eta eguneratzera, zeinak lurzoru ez-urbanizagarrian ibilgailu motordunen jarduera antolatuak eta zirkulazio librea arautzen dituen. Helburua behar bezala seinaleztatutako eta oztoporik gabeko bideak sortzea da, zirkulazioa librea izan dadin jabari publikokoak diren asfaltozko pistetan, bideetan eta errepideetan, alde batera utzita oinez, bizikletaz ala ibilgailu motordunez (motozikletak eta quad-ak barne) ibiltzen diren, baldin eta dekretu horrek aipatzen dituen edo etorkizunean garatzean edo eguneratzen bada aipatuko dituen segurtasun-parametroei jarraiki egiten den.

Onetsitako ebazpena UPN eta SN taldeek in voce aurkeztutako ordezkatze zuzenketa baten emaitza da. Ebazpenak bigarren puntu bat du, zeinetan bai Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Saila bai Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Saila premiatzen diren “Toki Erakundeekin batera aplikazio informatiko bat sortzera, non behar bezala baimendutako eta gisa honetako jarduerak aurrera eramateko segurtasun bermea duten bideei buruzko informazioa emango den”.

Zioen azalpenean, jatorrian PPN taldeak bultzatutako ebazpenak irizten du aipatu Foru Dekretua “herren” geratzen dela “herritarrak era guztietako pistetatik oztoporik gabe ibili ahal izateari dagokionez, alde batera utzita oinez, bizikletaz ala ibilgailu motordunez ibiltzen diren”.

· www.parlamento-navarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 36. zk., 2011-12-02koa)