Publicada el Freitag, 9 de März de 2012

Ebazpena onetsi dute zeinaren bidez Parlamentuak Konstituzio Auzitegian martxoaren 24ko 7/2011 Foru Legearen aurka jarritako konstituziokontrakotasun errekurtsoa baztertzen duen, zeinaren bidez Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estat

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpena aho batez onetsi du gaur zeinaren bidez Ganberak “Konstituzio Auzitegian martxoaren 24ko 7/2011 Foru Legearen aurka jarritako konstituziokontrakotasun errekurtsoa baztertzen duen. Errekurtso honen bidez Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina aldatzen da eta berekin dakar Nafarroako eskumen historikoak ez ezagutzea langileei dagokienez. Hori are larriagoa da 19/2003 Lege Organikoaren zortzigarren Xedapen Gehigarrian eskumenok berariaz aintzatetsi ondoren, zeinaren bidez Botere Judizialaren Lege Organikoa aldatzen den”.

Onetsitako ebazpenak, talde guztiek berretsitako ordezkatze zuzenketa baten emaitza denak, bigarren puntu bat du non Parlamentuak “Nafarroako Justizia Administrazioko langile kaltetuekiko elkartasuna adierazten duen eta Nafarroako Gobernua premiatzen duen harekin elkarrizketa bide onean mantendu dezan beharrezkoak diren neurriak adosteko, Nafarroako Justizia Administrazioko gainontzeko langileekin parekatzeko asmoz”.

Era berean, hirugarren atal batean, Foru Komunitateko Gobernua premiatzen da “Espainiako Gobernuarekin negoziazio eta adostasun aukera guztiak akitu ditzan, Nafarroak aipatu langileekiko duen eskumen eraginkorra onartua izan dadin 19/2003 Lege Organikoaren zortzigarren Xedapen Gehigarrian xedatutakoari jarraiki, zeinaren bidez Botere Judizialaren Lege Organikoa aldatzen den; edozein kasutan, aipatu legeen nazio-izaera dela-eta, erakundeen arteko leialtasunari, lankidetza eta koordinazio printzipioei jarraiki gauzatu beharko dena”.

Zioen azalpenean, Nabai-k bultzatutako hasierako ebazpena pasa den otsailaren 23ko Osoko Bilkuran Justizia kontuei dagokienez bere gain hartutako eskumenen garapenaren inguruan eman zen interpelazioari dagokio. Horren harira, oroitarazten du nabarmendu zituela “zuzenbidearen araberako 7/2011 Foru Legea mantentzeko ia ahobetezko nahia” eta “transferitutako langileek emandako zerbitzuak aztertu beharra, bai lan-negoziazioari bai prestakuntzaren egokitasunari dagokienez”.

· www.parlamento-navarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 23. zk., 2012-3-6koa)