Publicada el Donnerstag, 19 de April de 2012

Herriaren Legegintza-ekimena arautzen duen martxoaren 25eko 3/1985 Legea eta Nafarroako Udalen Legegintza-ekimena arautzen duen 4/1985 Legea aldatzen dituen Lege proposamena aintzat hartzea onetsi dute

Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkurak herriaren legegintza-ekimena arautzen duen 3/1985 Foru Legea eta Nafarroako udalen legegintza-ekimena arautzen duen 4/1985 Legea aldatzen dituen Foru Lege proposamena aintzat hartzea ahobatez onetsi du gaur.

SNk aurkeztutako Foru Lege proposamenak helburu du afera publikoetan parte hartzeko eskubidearen egiazko gauzatzea sendotzea, Nafarroako herritarrei bizitza parlamentarioan “zuzenago eta eraginkorrago” parte hartzeko bidea emanez.

Horretarako, dekretu hori erregulatzen den esparru naturala kontutan hartuz, 3/1985 Legearen 3. artikuluan d) atal berri bat gehitzea proposatzen da. Era horretan, herriaren legegintza-ekimenaren Sustapen Batzordea kide bat izendatzeko ahaldunduz, haren proposamena defendatzeko parlamentu-eztabaidetan parte hartu ahal izan dezan baldin eta izapidetzeko onartzen bada, betiere gutxienez 7.000 sinaduraren babesa izanik.

Era berean, 8. artikuluari laugarren epigrafe bat gehitzea proposatu da erregelamendu bidez sinadurak biltzeko prozedura sinadura elektronikoko sistemaren bidez egin ahal izateko baldintzak ezartzeko.

Lege proposamenak, halaber, 4/1985 Foru Legearen 3. artikulua aldatzeko proposamena dakar berekin. Udalbatzek ordezkari bat izendatuko dute Erregelamenduan ezartzen den moduan parlamentu-eztabaidetan parte har dezan eta udalek bultzatutako proposamenak defenda ditzan.

Batzordearen eta Ganberaren Osoko Bilkuraren aurrean ekimen bat zein bestea, bai herriaren legegintza bai udalena, aurkeztu eta defendatu ahal izateko Erregelamendua aldatzea beharrezkoa da izendatutako ordezkarien parte-hartzea eta parlamentariei aitortzen zaiena “baliokidea” izan dadin.

· www.parlamento-navarra.es
· Foru Lege Proposamenaren argitalpena (NPAO, 22. zk., 2012-03-02koa)