Publicada el Donnerstag, 19 de April de 2012

Osasunbidea- Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Mentaleko Zuzendaritzaren egitura organikoa ezartzen duen Foru Legean aldaketa terminologiko bat egiteko Foru Lege Proposamena onetsi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak Foru Legea ahobatez onetsi du gaur, zeinaren bidez Nafarroako Osasun Mentaleko abenduaren 13ko 21/2010 Foru Legea aldatzen den. Foru Legearen bidez aldaketa terminologiko bat egin nahi da ‘okupazio-monitore’ terminoa sartzeko, ez baitago ‘okupazio-terapeutak’ izendaperik, eta horrela egitura organikoaren osaeran interpretazio okerrak saihesteko.

Era honetan, Nabai-k aurkeztutako Foru Lege proposamenak 21/2010 Legeko 1. artikuluko lehenengo idatz-zatiko j atala aldatzen du, honela idatzita geratzen dena:

“j) Osasun Mentaleko laguntza-zerbitzu diziplina anitzekoak sortzea, psikiatrek, psikologo klinikoek, erizaintzako diplomadunek, gizarte-langileek, okupazio-terapeutek, erizaintzako laguntzaileek eta planen helburuak ziurtatzeko egoki iritzitako bestelako langileek osatuak: Drogamenpekotasun Plana, Espetxe-psikiatriako Plana, Nerabeei Laguntza Emateko Plana eta sor daitezkeen bestelakoak”.

· www.parlamento-navarra.es
· Foru Lege Proposamenaren argitalpena (NPAO, 20. zk., 2012-02-24koa)