Publicada el Freitag, 20 de April de 2012

Nafarroako Gobernua sexu-esplotazioaren biktima diren emakumeen trafikoaren aurkako neurriak bultza ditzan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak UPN, SN, PPN eta I-Ek alde emandako botoekin eta Nabai eta Bildu-ren abstentzioekin, Nafarroako Gobernua “Botere Judiziala Sexu-esplotaziorako emakume-salerosketari buruzko Nafarroako Foroko kide gisa sar dezan” premiatzen duen ebazpena onetsi du gaur.

Onetsitako ebazpenak bigarren puntu bat du Nafarroako Gobernua premiatzen duena “ahalik eta denbora gutxienean sexu-esplotaziorako emakume-salerosketa kasuetarako jarduketa protokolo bat taxutu dezan. Aipatu protokoloak, izaera orokorra izanen du eta aintzat hartu beharko ditu arlo horretan eskumenak dituzten eta arloarekin zerikusia duten entitate publikoak eta pribatuak”.

Era berean eta ahobatez onetsi zen hirugarren atal batean, Nafarroako Gobernua premiatzen da “oroitidazki bat igor dezan urtero, zeinetan Sexu-esplotaziorako emakume-salerosketari buruzko Nafarroako Foroak egindako jarduera nagusiak jasoko diren. Oroitidazki hori kasuan kasuko ekitaldia bukatu eta sei hilabeteko epean igorri beharko da Parlamentura”.

Zioen azalpenean, PPNk bultzatutako ebazpenak dio “polizia- eta epai-” esparruaren parte hartze handiagoa eskatzen duen “gizarte” arazo baten aurrean gaudela, bai eta Sexu-esplotaziorako emakume-salerosketari buruzko Nafarroako Foroaren “egitura” berraztertzea eskatzen duela, non Botere Judizialaren ordezkariak egotea faltan botatzen den, “arazo hau kudeatzeko oinarrizko osagaia” baita.

· www.parlamento-navarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 13. zk., 2012-02-03koa)