Publicada el Donnerstag, 24 de Mai de 2012

Nafarroako Gobernua Elikagaien Bankuarekin kolaborazio bideak eta bitartekoak ezar ditzan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak ahobatez onetsi du gaur Nafarroako Gobernua “beharrezko irismen eta iraupenarekin, Nafarroako Elikagaien Bankuarekin (BAN) kolaborazio bideak eta bitartekoak ezar ditzan, bai eta akordioak edo hitzarmenak sinatuz, bi entitateen arteko lankidetza-esparrurik egokiena finkatzeko ” premiatzen duen ebazpena.

Zioen azalpenean, PPNk bultzatutako ebazpena Nafarroako Elikagaien Bankuaren ekintzak ezagutzeko igaro den otsailaren 3an egin zen lan-saioari lotzen zaio, eta Bankua “izaera sozialeko ongintzazko fundazioa dela, independentea, laikoa eta irabazi asmorik gabekoa” kontuan izanik, “finantzaketa publikoa eta egonkorra” ematearen alde egiten du, era horretan, krisiaren eraginez igo egin den eskaerari aurre egin ahal izateko.

Horri dagokionez, oroitarazten da BANek parlamentu-egoitzan azaldu zuenez, 2009tik 2011ra bitarte 20.000tik 37.000ra igaro da artatutakoen kopurua. Datu horrek familiek eta enpresek egiten dituzten diru-ekarpen murrizketekin kontrastatzen du.

· www.parlamentodenavarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 26. zk., 2012-03-16koa)