Publicada el Donnerstag, 24 de Mai de 2012

Espainiako Gobernua Nafarroako Landa Garapen Iraungarrirako Plana abian jartzeko hitzarmena sina dezan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPN, SN, Nabai, Bildu eta I-Ek alde emandako botoekin eta PPNren abstentzioarekin, Espainiako Gobernua “Landa Garapen Iraungarrirako Plana abian jartzeko hitzarmena, ahalik eta denbora laburrenean, sina dezan Nafarroako Foru Komunitateak hura gauzatu ahal izateko beharrezko dituen funtsak eduki ditzan” premiatzen duen ebazpena onetsi du gaur.

Onetsitako ebazpena UPN, SN eta Nabai parlamentu-taldeek adostutako ordezkatze zuzenketa baten ondorio da, Nabai-k aurkeztutako jatorrizko zuzenketa bat ordezkatzeko proposatu dena.

Zioen azalpenean, Nabai-k bultzatutako ebazpenak deitoratzen du, Parlamentutik jarraipena egin bada ere, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua ez dela gai izan Estatuarekin Nafarroako Landa Garapen Iraungarrirako Plana abian jartzeko beharrezko kontu guztiak negoziatzeko, eta horrek, “bigarren aldiz”, ezinezko egin duela 2010-2014ko ekitaldirako Estatuaren Planaren funtsak atxikitzea.

Proposatu duen taldearen arabera, gelditasun horrek “gure landa lurraldearen zati handi baten lurralde-desoreka” luzatzen du eta, ondorioz, hango biztanleen “aukera-desberdintasunak” ere bai.

· www.parlamentodenavarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 29. zk., 2012-03-22koa)