Osasun Sistema Nazionalaren iraungarritasuna ziurtatzeko eta haren prestazioen kalitatea eta segurtasuna hobetzeko presazko neurriei buruzko 16/2012 Errege Dekretu Legearen aurka konstituziokontrakotasun errekurtsoa jartzea onetsi dute
Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Nabai-k, Bildu-k eta I-Ek alde emandako botoekin eta UPNk eta PPNk kontra emandakoekin, Osasun Sistema Nazionalaren iraungarritasuna ziurtatzeko eta haren prestazioen kalitatea eta segurtasuna hobetzeko presazko neurri buruzko abenduaren 20ko 16/2012 Errege Dekretu Legearen aurka konstituziokontrakotasun errekurtsoa jartzea onetsi du gaur.
Eledunen Batzarrak hala eskatuta Ganberako zerbitzu juridikoek helarazitako txostenak ondorioztatzen du Foru Komunitateko Gobernua legitimatua dagoela 16/2012 Errege Lege Dekretuaren aurka konstituziokontrakotasun errekurtsoa jartzeko, Konstituzioaren 161.a) eta 162.1.a) artikuluetan eta Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobeagotzeko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 36. artikuluan xedatutakoari jarraiki.
Zehazki, txosten juridikoak baieztatzen du Errege Lege Dekretuaren honako artikuluek konstituziokontrakotasunean egiten dutela:
a) 1 Bat artikulua, Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legearen 3.a aldatzen duena; eta horrekin lotuta 1 Bi artikulua, zeinaren bidez Lege berean 3 bis artikulu berri bat eta ELDaren 1. xedapen iragankorra txertatzen diren.
b) 2 Bi eta Hiru artikulua, zeinaren bidez Kohesioari buruzko Legean 8 Ter eta 8 Quáter bi artikulu berri txertatzen diren; eta 2 Bost artikulua, zeinaren bidez Kohesioari buruzko Legean 8 Quinquies artikulu berri bat (3 eta 7 atalak) txertatzen den.
c) 4. artikuluan Hamabi eta Hamahiru atalak, zeinaren bidez Osasun produktuen bermeei eta erabilera arrazoizkoari buruzko uztailaren 26ko 29/2006 Legearen 94. artikulua aldatzen den eta 94 bis artikulua txertatzen den.
d) 4. artikuluko Hamalau atala, zeinaren bidez uztailaren 26ko 29/2006 Legean 94 ter artikulu berria eta hirugarren xedapen gehigarria txertatzen diren.
Ondoren Ganberako Letradu Nagusiak, Zerbitzu Juridikoen arduraduna denez, txosten bat idatzi zuen “errekurtsoaren arrazoitzat” aurreko txostenean egindako “zenbait interpretazioren egokitasunaren inguruko arrazoizko zalantzak hartuta”.
Horretan, baieztatzen da 16/2012 Errege Dekretu Legeak osasunari dagokionean ez dituela Nafarroako eskumenak kaltetzen. Ulertzen da haren edukiak, oro har, 43 CE artikulua errespetatzen duela, zeina gizarte- eta ekonomia-politikaren printzipio gidarien barruan kokatzen den; Kohesioari buruzko 3. artikuluko 3 ataleko bukaerako koma-arte bat izan ezik, ez baitu asegurudun izan ahal izateko oinarrizko betebehar baten ezarpen legala errespetatzen, aipatu aukera izateko diru-sarreren muga dena.
Alabaina, irizten du lege arrunt bidez onestua izan ordez Dekretu-lege bidez onestua izateko beharrezko presazko betebeharra ez dela behar adina arrazoitu, Konstituzioaren 86. artikuluko 1 atalaren kontrako ez betetzea dena.
Eledunen Batzarrak, igaro den 25ean ospatutako saioan, Ganberako Osoko Bilkurari Konstituzio Auzitegian konstituziokontrakotasun errekurtsoa jartzea proposatzea adostu zuen. Era berean, Nafarroako Kontseiluari konstituziokontrakotasun errekurtsoa jartzeko proposamenari buruzko txosten bat eskatzea adostu zuen.
Parlamentuaren Erregelamenduko 213. artikuluak dio Ganberako Osoko Bilkurari dagokiola Errege Dekretu-lege horren aurkako konstituziokontrakotasun errekurtsoa jartzea egokia den edo ez, txostenaren zentzua kontuan hartuz, betiere egokia irizten badu.