Nafarroako Gobernua Nafarroako Bide Segurtasunerako Estrategia berria prestatzea susta dezan premiatzen duen ebazpena onetsi dute
Parlamentuko Osoko Bilkurak ahobatez onetsi du gaur Nafarroako Gobernua “Nafarroako Bide Segurtasunerako Estrategia berria, zeina 2013an aplikatzen hasiko baita, susta dezan” premiatzen duen ebazpena.
Onetsitako ebazpenak bigarren puntu bat du non, halaber, Foru Komunitateko Gobernua premiatzen den “aipatu estrategia modu parte-hartzailean taxutu dezan, bide segurtasunaren garapenarekin lotutako sektoreekin eta eragileekin eta herritarrekin lankidetzan”.
Era berean eta hirugarren atal batean, Nafarroako Gobernuari aholkatzen zaio “abenduaren 31a baino lehen Nafarroako Bide Segurtasunerako Estrategia berria onets” dezan.
Azkenik, Foru Komunitateko Gobernua premiatzen da “2013ko lehen hiruhilekoan agerraldia egin dezan Parlamentuan, 2005etik 2012ra bitarteko Nafarroako Bide Segurtasunerako Estrategiaren azken balorazioa egiteko eta betetze-maila aztertzeko”.
Zioen azalpenean, PPNk bultzatutako ebazpenak nabarmentzen duenez errepideetako istripu-tasaren aurkako borrokari dagokionez egindako aurrerabideek (2006an Nafarroak erdira jaitsi zituen hildako kopurua) eta bide segurtasunaren sustapenak akuilu izan behar dute administrazio publikoek etorkizunean ere lanean jarrai dadin “gizarteari nahiz ekonomiari begira hain garrantzitsua” den arlo honetan.
Horri dagokionez, proposatu duen taldeak politika publikoei jarraipena ematearen alde egiten du. Horretarako, beharrezko ikusten du estrategia berri bat diseinatzea, Europan eta nazioartean aplikatzen ari diren politika berriak eta “ibilgailu-parkearen nahiz errepide-sarearen egungo ezaugarriak” kontuan hartuz “jaso, gaurkotu eta planifikatuko” duena.
· www.parlamentodenavarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 37. zk., 2012-04-20koa)