Publicada el Donnerstag, 28 de Juni de 2012

Gobernuko Lehendakari andreari Konfiantza Eskaera presaz aurkez dezan eskatzen duen ebazpena onetsi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SN, Nabai-k, Bildu-k eta I-Ek alde emandako botoekin eta UPNk eta PPNk kontra emandakoekin, ebazpena onetsi du gaur zeinaren bidez “Gobernuko Lehendakari andreari eskatzen zaion presaz aurkez dezan Konfiantza Eskaera”.

Zioen azalpenean, Nabai, Bildu eta I-E parlamentu-taldeek aurkeztutako ebazpenak irizten du behin gobernu-ituna hautsita, Yolanda Barcina-ren inbestidurak “birtualtasun demokratikoa galdu” duela, eta, hartara, Lehendakariari eskatzen zaio presaz aurkez dezan Konfiantza Eskaera.

Nfebhlo-ko 34.2 artikuluak ondokoa ezartzen du: “Parlamentuak bere konfiantza ukatzen badio Foru Komunitateko lehendakariari, hark berehala aurkeztuko du dimisioa, eta ondotik beste lehendakari bat hautatuko da”.

· www.parlamentodenavarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 62. zk., 2012-06-26koa)