Publicada el Donnerstag, 25 de Oktober de 2012

SNk, Bildu-k, Nabai-k eta I-Ek testu liburuak eta material didaktikoa finantzatzeari buruzko Foru Lege proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketa onetsi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Nabai-k, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek alde emandako botoekin eta UPNk eta PPNk kontra emandakoekin, testu liburuak eta material didaktikoa finantzatzeari buruzko Foru Lege proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketa onetsi du gaur; era horretan gobernuari itzuli zaiona.

Nafarroako Gobernuak aurkeztu zuen Foru Lege proiektuak oinarrizko hezkuntzarako (Lehen eta Bigarren Hezkuntza) material didaktikoaren finantzaketaren araudia egokitzea zuen helburu, halako moldez non testu liburuetara eta edozein euskarritako material didaktikora iritsiko zatekeen, digitalera eta hura garatzeko beharrezkoa den hardwarera barne.

Bestalde, 6/2008 Foru Legean xedatutako doakotasun sistema errenta-tarteen araberako laguntzen deialdi sistema batengatik ordezkatzea jasotzen zuen, betiere mailegu sistemarekin bateragarria izanik. Azken hori berreskuratzea lehentasunezkoa izango da “aurreko baldintza sozio-ekonomikoak berreskuratzeak” baimentzen duenean.

Planteamendu horren aurrean, testuari osoko zuzenketa aurkeztu dioten taldeek (SN, Bildu, Nabai eta I-E) Lege proiektuak “murrizketa ekonomiko berri eta eskubide murrizketa berri bat” eragiten zuela irizten dute; alegia, “doakotasunaren printzipio konstituzionaletik urruntzea”, zeinak “ezberdintasun ekonomiko-sozialak” areagotuko zituen.

Era berean, zuzenketa aurkeztu duten taldeek diote proiektuak, “errenta-tarteak zehazten ez” zituenak ere, mailegu eredu berera bueltatzea jasotzen zuela; horrek eredu “bidezkoago eta zuzenago” bat ezartzeko saiakera oro deuseztatzeaz gain, “murrizketa ekonomikoa” arauaren euskarri nagusi gisatzat jotzen baitu.

· www.parlamentodenavarra.es
· Foru Lege proiektuaren argitalpena (NPAO, 56. zk., 2012-06-08koa)
· Irakurketa bakarrean izapidetzea bazter utzi ondoren zuzenketa epearen argitalpena (NPAO, 70. zk., 2012-09-07koa)