Publicada el Donnerstag, 25 de Oktober de 2012

Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko 19/1992 Foru Legea aldatzen duen Foru Lege proposamena aintzat hartzea onetsi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Nabai-k, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek alde emandako botoekin, PPNren abstentzioarekin eta UPNk kontra emandako botoarekin, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko 19/1992 Foru Legea aldatzen duen Foru Lege proposamena aintzat hartzea onetsi du gaur.

Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak aurkeztutako Foru Lege proposamenaren xedea da autonomoak eta profesionalak jaso gabeko zenbatekoen BEZa hilean edo hiruhilekoan Ogasunari ordaintzeko “betebehar legala” ez izatea da; izan ere, krisi ekonomikoak ez-ordaintzeak ugaritu ditu eta ordaindu behar horrek nabarmen larriagotzen ditu autonomo horien berezko zailtasunak.

Hartara, Foru Lege proposamenaren Ekonomia eta Ogasun Batzordean eztabaidatuko den artikulu bakarrak honakoa dio:

“25. bis artikulua. Foru lege honetako 24. eta 25. artikuluetan xedatua gorabehera, autonomoek edo profesionalek jaulkitako fakturak ez dira likidatuko aitorpena egin beharreko hilean edo hiruhilekoan, baldin eta epe horretan kobratu ez badira, baizik eta faktura hori kobratzen den epearekin bat datorren epean. Hori guztia ez da eragozpen dokumentu bidez jasota gera dadin faktura jaulki izana jaulkipenaren epean, informazio huts gisa”.

· www.parlamentodenavarra.es
· Foru Lege proposamenaren argitalpena (NPAO, 72. zk., 2012-09-17koa)