Publicada el Donnerstag, 22 de November de 2012

Nafarroako Gobernua ekitaldi solemneetan, Nafarroako ereserkiaz gain, Espainiako ereserkia ere jo dadin premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk eta PPNk alde emandako botoekin, SNren abstentzioarekin eta Bildu-k, Nabai-k, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek kontra emandako botoekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “Nafarroako Foru Komunitatean egiten diren ekitaldi solemneetan Espainiako ereserkia ere jo dadin, Nafarroako ereserkiaz gain”.

Zioen azalpenean, PPNk bultzatutako ebazpenak irizten du Foru Hobekuntzako 1. artikuluak ezartzen duenez Nafarroa Espainiako Nazioaren barnean sartutako foru erkidego bat da; hortaz, “Nafarroan egiten diren ekitaldi solemneetan Nafarroako ereserkia jotzen bada Espainiako ere jo behar da”.

· www.parlamento-navarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 75. zk., 2012-09-25ekoa)