Publicada el Donnerstag, 20 de Dezember de 2012

Zergadunek gizarte-intereseko beste xede batzuetarako bideratzen duten tributuen % 0,7 arautzen duen 7/2009 Foru Legea aldatzen duen Legea onetsi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Nabai-k, PPNk, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek haren alde emandako botoarekin eta UPNk haren kontra emandakoarekin, zergadunek gizarte-intereseko beste xede batzuetarako bideratzen duten tributuen % 0,7 arautzen duen 7/2009 Foru Legea aldatzen duen Legea onetsi du gaur.

7/2009 Foru Legeak esleipen hori arautzea du helburu; hartara, “foru komunitatearen esparruan ‘bestelako gizarte xedeak’ kontzeptua definituz, 0,7an barne hartutako kopuruen azken helburuak zehazteko. Lehen, kopuru horiek Foru Ogasunean zuzenean eragiten zuten beste diru-sarrera bat gehiago bailiran.

Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak bultzatutako aldaketak 2. artikuluan idatzitakoa berreskuratzen du. Horrela bada, berriz ere zehazten da funts horren zenbatekoa “soilik erabili ahalko” dela Nafarroako GKE-ek eta elkarteek laguntza-xedeetara eta nazioarteko garapenerako lankidetzara –“estatuaren ekarpenen bidez finantzatzen ez direnetara”- bideratutako lana finantzatzera.

Era horretan, idatz-zatiaren hasierako aginduzko izaera (“soilik erabili ahalko da”) berreskuratzen da. Izan ere, 2012ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko 19/2011 Foru Legean gehitutako xedapenaren bidez borondatezkoa bihurtu zen (“erabili ahalko da”).

Hartara, honela geratzen da Foru Komunitateko zergadunek gizarte-intereseko beste xede batzuetarako bideratzen duten tributuen % 0,7 arautzen duen 7/2009 Foru Legearen 2. artikulua aldatzen duen artikulu bakarra:

“ 'Gizarte-intereseko beste xede batzuetarako 100eko 0,7ko funtsa’ kontusaileko dirua soilik erabili ahalko da Nafarroako GKE-ek eta elkarteek laguntza-xedeetara, nazioarteko garapenerako lankidetzara, prestaziorik gabeko langabetuei laguntzera, ingurumena hobetzera eta Autonomia Pertsonalari buruzko Legea garatu eta babesteko jardueretara –estatuaren ekarpenen bidez finantzatzen ez direnetara- bideratutako lana finantzatzera”.

· www.parlamento-navarra.es/castellano/boletines.asp
· Foru Lege proposamenaren argitalpena (NPAO, 9. zk., 2009-02-17koa)
· Zuzenketen argitalpena (NPAO, 45. zk., 2009-05-15ekoa)
· Irizpenaren argitalpena (NPAO, 50. zk., 2009-05-25ekoa)