Publicada el Donnerstag, 14 de März de 2013

Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsari buruzko Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bategina aldatzen duen Legea onetsi dute

GIB/IHESa dutenak zenbait prestazio eta zerbitzutatik kanpo uzten dituen klausula oro baliogabetzen da eta baztertuta dauden beste gaixotasun batzuetara hedatzea premiatzen da

Parlamentuko Osoko Bilkurak aho batez onetsi du gaur Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsari buruzko Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bategina, azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren bitartez onetsia, aldatzen duena.
 

Legearen xedea da ezartzea “GIB/ HIESa edukitzeagatik edo seropositoba izateagatik” diskriminatzen edo baztertzen duen edozein klausula baliogabea eta eragingabea dela, irizten baita konstituzioko eskubideak normaltasunez baliatzean, eta bereziki, “berdintasun” printzipioan eragiten duela.
 

Gainera, urtebeteko epea ematen zaio Espainiako Gobernuari lege proiektu bat egiteko, zeinaren bidez ezarriko baita lege honetako printzipioak aplikatuko zaizkiela “harreman juridikoetan ondorio baztertzaile berak” eragiten dituztela iritzitako beste gaixotasun batzuei ere.
 

Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak bultzatu du zuzenean eta irakurketa bakarraren bidez izapidetu den legea.

· www.parlamentodenavarra.es
· Foru Lege proposamenaren argitalpena (NPAO, 21. zk., 2013-02-25ekoa)