Publicada el Donnerstag, 11 de April de 2013

Nafarroako Gobernua testu liburuetako Nafarroako historiari buruzko kontakizun-aldaketa batez arduratzeko premiatzen duen mozioa bazter utzi dute

Bildu-k eta Nabai-k dute ezen historiografiako aurrerapausoek bertsio ofiziala agerian uzten dutela, "gezur eta faltsukeria politikoki interesatuez josita egoteagatik"

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk eta PPNk haren aurka emandako botoekin, I-Eren abstentzioarekin eta Bildu-k, Aralar-Nabaik eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin, mozio bat bazter utzi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen zen “kontakizun-aldaketa batez arduratzeko konpromisoa har dezan, halako moduz non Nafarroako ikasleek beren historia ezagutu ahalko baitute 1512-1530 urteetan egiaz gertatu zena islatzen duten testu liburuen bitartez”.

Bazter utzitako mozioak bigarren puntu bat zuen, halaber, Nafarroako Gobernua premiatzeko “egin beharreko izapideak egin ditzan, Juan Albretekoaren eta Katalina Foixkoaren gorpuzkiak –alegia, Nafarroako Juan III.aren eta Katalina I.aren gorpuzkiak- Leskarreko hobitik ateratzeko eta, beren testamentuetan adierazitako borondatearekin bat, Iruñeko katedralera ekar daitezen eta beren arbaso Nafarroako antzinako erregeen panteoian hilobiratu daitezen, haien azken borondatea betez”. Idatz-zati horretan, atxiki gabekoek bat egin dute I-Erekin eta ez dute bozkatu.

Zioen azalpenean, Bildu eta Aralar-Nabai parlamentu-taldeek bultzatutako mozioak eskatzen zuen “aldaketa sakon eta berritzaileak egitea historiografiak azken urteotan izandako aurrerapausoek agerian utzi dituen gertakizun batzuetan, gezur eta faltsukeriaz josita egoteagatik”.

2016an 500 urte beteko direnez Nafarroako azken erregea hil zenetik, dei egiten dute “Nafarroaren azken defendatzaile izan zirenen oroimen historikoa berrezartzera, eta protagonista haien berri ematera, haien herrikide nafar askorentzat ezezagunak dira-eta”.

· www.parlamentodenavarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 3. zk., 2013-01-14koa)