Publicada el Donnerstag, 9 de Mai de 2013

Parlamentua Arguedasen dagoen kutsagai-emisioen eta airearen kalitatearen neurgailua kentzea arbuiatzen duela adieraztera premiatzen duen mozioa bazter utzi dute

Izan ere, Castejongo ziklo konbinatuako zentral termikoan energia elektrikoa ekoizteko instalaziorako ingurumen baimena aldatzen du

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk eta PPNk haren aurka emandako botoekin eta Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabeko parlamentariek haren alde emandako botoekin, mozio bat bazter utzi dute gaur zeinaren bidez Parlamentua premiatzen zen adieraztera “ez dagoela batere ados otsailaren 15eko 31/2013 Ebazpenarekin, berekin dakarrelako Nafarroako Erriberan kutsagai-emisioen eta airearen kalitatearen neurgailuetako bat kentzea”.

Bazter utzitako mozioak bigarren idatz-zati bat zuen, zeinetan, halaber, premiatzen zen “Nafarroako Gobernuko Ingurumeneko zuzendari nagusiari exijitzea otsailaren 15eko 81/2013 Ebazpena baliogabetu dezan, Nafarroako Erriberako eta inguruko herrietako bizilagunen interesen eta informazioa eskuratzeko eskubidearen aurkakoa izateagatik”.

Ildo berean, baieztatzen zenenez “Arguedasko neurgailua desagertzeak soilik egiten die mesede Castejóngo ziklo konbinatuko zentral termikoaren jabearen interes pribatuei; alegia, ingurumen baimen integratua aldatzeko eskabidea egin duenari”.

Zioen azalpenean, Bildu-k bultzatutako mozioak Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren jardutea arbuiatzen zuen, “ofizioz aldatzeagatik Castejongo udal mugapean ziklo konbinatuko 400 MW-eko zentral termiko batean (1. multzoa) energia elektrikoa ekoizteko instalaziorako ingurumen baimen integratua, zeinaren titularra Fuerzas Eléctricas de Navarra S.A.U. dena”.

Proposatu duen taldearen arabera, aldaketak berekin ekarriko du airearen kalitatea neurtzeko estazioa, Arguedasen dagoena, “desagertzea”. Estazio horrek kontrolatzen ditu, “Alfaro, Funes eta Tuterakoarekin batera, ziklo konbinatuko zentral termiko horrek atmosferara igortzen dituen hamalau substantzia kutsatzaile”.

www.parlamento-navarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 37. zk., 2013-04-09koa)