Publicada el Freitag, 28 de Juni de 2013

Nafarroako Gobernua Legebiltzarrean onetsitako mozioek biltzen dituzten agindu politikoak bete ditzan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Gaitzesten da Gobernuak ez duela sentiberatasunik Legebiltzarrak onesten dituen agindu politikoekiko, zeina gehienetan urratze nabarmenetan islatzen den

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, PPNk, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin eta UPNk haren aurka emandako botoarekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez “gure parlamentu-araubidean eta gure araubide juridikoan aurreikusitakoari jarraituz, adierazten du Legebiltzar honek onetsitako mozioak Nafarroako Gobernuak ezin gutxiets ditzakeen agindu politikoak direla”.

Ebazpenak bigarren idatz-zati bat du, aurrekoa bezala PPNk zuzendu duena, non Foru Komunitateko Gobernua premiatzen den “prestutasunez bete dezan Legebiltzar honetan onetsitako mozioetan ezarritakoa”.

Era berean eta atxiki gabekoen gehitze zuzenketa baten bidez gehitu den hirugarren idatz-zati batean, erabakitzen da Parlamentuak “haren jardueren urteroko oroitidazkian Nafarroako Gobernuak bete ez dituen onetsitako mozioak jasoko dituen atal bat izan dezan”.

Zioen azalpenean, Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak bultzatutako ebazpena iragan ekainaren 13an Osoko Bilkurak eztabaidatutako jabelduraren edukiari dagokio. Horren karietara, baieztatzen du oposizioko talde politiko guztiak iritzi batean ados daudela, alegia, gobernuak, “gutxiengoan” egon arren, “ez duela sentiberatasunik Legebiltzar honek onesten dituen agindu politikoekiko”.

Ildo horretan, proposatu duen taldeak Gobernuaren jarrera gaitzesten du, izan ere, unean uneko aginduak edo agindu formalak bete ordez, gehienetan modu nabarmenean urratzen ditu.

www.parlamento-navarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 73. zk., 2013-06-25ekoa)