Publicada el Donnerstag, 19 de September de 2013

Nafarroako Gobernua gizarte zerbitzuen zorroa presta dezan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Urtebeteko epea ematen da hura arautuko duen lege bat aurkezteko, hartara, zerbitzuak blindatzeko unibertsalak eta doakoak izan daitezen eta arauen sakabanaketarekin amaitzeko

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin eta UPNk eta PPNk haren aurka emandako botoekin, Nafarroako Gobernua “Nafarroako Osasun Zerbitzuen Zorroa presta dezan eta urtebeteko epean hura arautuko duen lege bat aurkez dezan” premiatzen duen ebazpena onetsi du gaur.

Ebazpenak bigarren idatz-zati bat du, aho batez onetsi dena, non Nafarroako Gobernua premiatzen den “Nafarroako osasun zerbitzuen katalogoari buruzko azterketa bat susta dezan, Zerbitzuen Zorroaren aurretik, hura eguneratu eta berrantolatze aldera”.

Era berean eta UPNren aurkako botoa jaso duen hirugarren idatz-zati batean, Nafarroako Gobernua premiatzen da “Zerbitzuen Zorroa ikertzeko eta jarraitzeko batzorde bat sor dezan, non profesionalek eta gizarte eragileek parte hartuko baituten”. Gainerako taldeek haren alde bozkatu dute.

Zioen azalpenean, Socialistas de Navarra, Bildu, Aralar-Nabai eta Izquierda-Ezkerra parlamentu-taldeek bultzatu duten ebazpenak “zerbitzuak berrikusi eta gaurkotzea, eta bai nahitaezkoak diren oinarrizko zerbitzuak, bai osagarri diren beste batzuk ere dokumentu bateratu batean” biltzearen alde egiten du, horrela, haiek blindatzea “unibertsalak eta doakoak” izan daitezen eta, bide batez, sakabanaketarekin amaitzeko, izan ere, “maila juridiko desberdinetako 50 bat arautan” banatuta baitaude.

www.parlamento-navarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 57. zk., 2013-05-28koa)