Parlamentuak bigarren aldiz luzatu ditu 2012rako Aurrekontu Orokorrak
Sozialistek, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek 2014rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen proiektuari aurkeztu dioten osoko zuzenketa onetsi ondoren
Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin eta UPNk eta PPNk haren aurka emandako botoekin, osoko zuzenketa bat onetsi du gaur, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, Izquierda-Ezkerrak eta atxiki gabekoek 2014. ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektuari aurkeztu diotena.
Zeuden bosten artean lehengoa izan den Aralar-Nabairen osoko zuzenketa bozkatu ondoren Gobernuari lege proiektua itzuli zaio (ez da beharrezkoa izan SNrena, Bildu-rena eta atxiki gabekoena bozkatzea) esan nahi du 2012rako Aurrekontu Orokorrak bigarren aldiz luzatzea, zeinak 3.711 milioikoak diren, Gobernuak 2014rako aurreikusten zuena (3.756.705.6015 euro) baino 45 gutxiago (% 0,6)
2014. ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektua izapidetua izan zedin onetsi zen azaroaren 18an eta biharamunean Parlamentuaren Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.
Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak osoko zuzenketan dioenez, ziur dago 2014rako Aurrekontuen proiektua murrizketak egiteko inertzian jarraitzen duela, “murrizketak hezkuntza publikoan (langileetan % 9, NUPi % 14), osasunean (2012an baino 21,5 milioi gutxiago) eta gizarte politiketan (2012an baino 46 gutxiago), bai eta jarduera ekonomikoa (Sustapena %17,34 murriztu da 2012aren aldean) eta enplegu sortzea piztuko dituzten tresnak falta dituela ere”, alor horretan nabarmentzekoa da “Enplegurako Mahaian adostutako neurriak garatzeko” aurrekontu esleipenik ez egotea.
Haien iritziz, hori guztia “norabiderik gabeko” diru-sarrera politika baten ondorioa da, bai “diru-bilketa” iturriei dagokienean, bai “iruzur fiskalaren aurkako borrokari eta Gobernuarekin negoziatu beharreko gaiei” dagokienean ere. Ildo horretan, “defizitaren helburuari, zorpetze mailari eta BEZaren diru-bilketa egokitzeari dagokionean gogo gehiago ez izatearen” falta sumatzen da.
Talde sozialistak aurrekontua “ezin okerragoa” dela dio, “defizitarekin tematuta dagoen, ongizate mailak zein herritarren eskubideek atzera egin dezaten nahi duen eta biktimatzat har dezaten arbuioaren alde egiten duen” Gobernu baten “neke eta etsipenaren” sintoma dena. Horren karietara, diote 2012ko luzatutako aurrekontuak “nabarmen hobeak” direla Gobernuak 2014rako diseinatu duen proiektua baino.
Bildu-k, bestalde, baieztatzen du proiektua Parlamentuari helaraztean Nafarroako Gobernuak luzatzea “onartu eta errespetatzen” du, haien ustez “bidegabekeria sozialaren galbideranzko pausu berri” bat izateaz gain, “2012rako Aurrekontuei buruzko legearekin alderatuta % 8 baino gehiagoko murrizketa ekarriko” duena.
Horren harira, bereziki adierazgarriak izateagatik nabarmentzen dituzte “Hezkuntzan, Osasunean eta Gizarte Politiketan” egindako murrizketak, “2012ko Aurrekontuetan (onetsi ziren azkenak) gauzatutakoarekin alderatuta, hurrenez hurren, 34, 80,5, eta 50 milioikoak direnak”.
Horrez gain, “UPNk zergen egitura osoa birformulatzeari uko egin izana” gaitzesten da, eta Kontuen Ganberak egindako “ohartarazpenei” dagokienez Gobernuak izan duen jarrera arbuiatzen da, izan ere, “zorpetzearen 3.415,6 milioitik eratortzen diren interesak (aurten 127 milioi) ordaintzera bideratutako baliabideak gutxika handitzen joateaz” gaztigatu baitu.
Langabezia tasa altua (% 18,23), sektore publikoan lan baldintzak “etengabe okertzea”, “Nafarroa-Estatua aldebikotasuna galtzea” eta horrek dakarren “desforalizazioa” dira, haren ustez, “gaitasunik ez duen Gobernu arduragabe eta despotiko baten nahikoa erakusgarri dira, zeinak inbertsioetara bideratu dituen 181,6 milioirekin (AHTra) eta gure ekonomian zein gure gizartean eragiteari berariaz uko egin baitio”.
Aralar-Nabaik kontuen gastu eta diru-sarrera egiturarekin ez dagoela ados ez adierazi du, izan ere, kontu horiek “gizartean, osasunean eta hezkuntzan murrizketak egiteko” politikari eusteaz gain, ez dute ekonomiaren eta gizartearen beharrizanei erantzuteko beharrezkoa den konpromiso txikiena ere, alegia, enplegua sortzea, zerbitzu publikoak lehengoratzea, ezberdintasunak murriztea eta lurraldeen arteko oreka”.
Horrela bada, "jadanik 2012an porrot egin zuten eta 2013an bazter utzi ziren” aurrekontuen edukiak “ia zehatz-mehatz errepikatzen” dituzten aurrekontuen aurrean, “inbertsiorako ahaleginak egitean eta zerga-karga hobe banatzean” oinarritutako politika bat eskatzen da.
Izquierda-Ezkerrak baieztatzen duenez Gobernuak aurkeztu duen aurrekontuen proiektuak “AHT eta Nafarroako Ubidea salbu, inbertsio publikoaren beherakada handia dakar berekin, zeinak krisi zein langabezia handiagoa eragingo dituen”. 2010ekin alderatuta, hezkuntzan (% 15,1) eta osasunean (% 13,8) egin diren murrizketak, hurrenez hurren, 668 eta 1.036 milioikoak, “Gobernuak defizita kontrolatzeko duen errezeta bakarra” dira.
Horrez gain, I-Ek zerga-sistemaren oinarriak orekatzea xede duen zerga erreforma baten beharra ikusten du, izan ere, sistemak “enpresen etekinak mantentze aldera, laneko errentetan oinarritzen den (PFEZ), haren bidezko diru-bilketa % 1,52 murriztea aurreikusten dena, kapitalaren errenten aurrean % 9,66 (sozietateen gaineko zerga).”
Ildo horretan, atxiki gabeko parlamentariek zalantzan jartzen dituzte gobernuaren aurreikuspenen “sinesgarritasuna”, baita aurreikuspen horiek egungo egoerarekin “bat ote datozen” ere. Oro har, “bizirauteko” aurrekontuak dira, “defizitaren helburuak betetzean”, zerbitzu publikoak “mailarik baxuenean” mantentzean eta zerga-sistemari buruzko eztabaida saihestean oinarritzen direnak.
Testuinguru horretan, Gobernuak suspertzea “industria esportatzailearen sektorea lehengoratzean eta kontsumo pribatuan” oinarritzen dela diote, baina, bi zutabe horiek “ahulak” dira eta “gobernuaren jarduera esparrutik kanpo” kokatuta daudela.
Alabaina, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilari Lourdes Goicoecheak 2014. ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorren proiektua “oreka irizpideei” jarraiki egin dela defendatu du.
Baieztatu duenez, funtsezko premisa “oinarrizko zerbitzu publikoak ziurtatzea” da, “horretarako lan eta inbertsioen politiken gastu maila diru-sarreren araberakoa izanda eta hala mantenduz. Gastuak areagotzeak zerga gehiago dakartza berekin eta Gobernu honek ez die ahalegin gehiago eskatuko herritarrei. Utzi utopiak alde batera eta egiozue aurre errealitateari”, adierazi du osoko zuzenketen titularrei zuzenduz
Goicoecheak Nafarroako atzeraldi teknikoaren amaieraren berri eman du, “hori baieztatzen dute BPGd-aren hirugarren hiruhilekoari buruzko datuek. Oinarri horiek ahulak dira oraindik. Gizarteak eta enpresek denbora bat beharko dute hobekuntza hori sumatzeko”.
• www.parlamento-navarra.es
• Foru Lege proiektuaren argitalpena (NPAO, 134.zk., 2013-11-19koa)