Publicada el Donnerstag, 12 de Dezember de 2013

Fiteron guardia zibilaren kuartel berri bat irekitzea errefusatzera premiatzen duen mozioa bazter utzi dute

Bildu eta Aralar-Nabaik Erriberan Foruzaingoa hedatu dela diote eta polizia-bikoiztasunaz mintzo dira eta kuartel zaharra operatiboa ez izategatik 1991n itxi zela oroitarazten dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk eta PPNk haren aurka emandako botoekin eta Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin, Parlamentua “Nafarroako lurraldean Guardia Zibilaren kuartel berri bat irekitzea errefusatzera” premiatzen duen mozioa bazter utzi du gaur.

Zioen azalpenean, Bildu-k eta Aralar-Nabaik bultzatu duten ebazpenak Erriberan Foruzaingoa hedatu dela aipatzen du, Tuterako polizia-etxea 2002an irekita, jarraian, baieztatzen du Fiteron Guardia Zibilaren kuartel berri bat eraikitzeak polizia-bikoiztasuna ekarriko duela eta bertako kuartel zaharra 1991n itxi zela, “operatiboa ez izateagatik”.

Proposatu duten taldeek inbertsio horri emandako “lehentasuna” zalantzan jartzen dute, bai eta Udalak “ekipamenduetarako erabilera duen hiri-orube finkatu bat doan lagatzen” duela eta Barne Ministerioak “kuartela eraikitzeko 1.1000.000 euro” jarriko dituela dioen hitzarmena zalantzan jarri ere.

www.parlamento-navarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 132. zk., 2013-11-15ekoa)