Publicada el Donnerstag, 13 de Februar de 2014

Nafarroako Gobernua Ilundaingo Adingabeen Zentroaren kudeaketa zuzenean har dezan premiatzen duen mozioa bazter utzi dute

Bildu-k eta Aralar Nabaik arrazoi gisa ematen zuten Haritz Berrik lizitazioan jasotako baliabide ekonomikoak nahikoak ez izateagatik uko egin duela

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk eta PPNk haren alde emandako botoekin eta Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin, ebazpen bat bazter utzi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen zen “Ilundaingo Adingabeen Zentroaren kudeaketaz zuzenean ardura dadin, hartara ekiditen baita zentroko gazte horiek zerbitzu hori gabe gelditzea edo horiei tratu eskasa ematea behar adina baliabide ekonomiko ez egoteagatik edo etorkizunean gerta litezkeen beste ezbehar batzuk”.

Bazter utzi den mozioak bigarren idatz-zati bat zuen non, halaber, Nafarroako Gobernua premiatzen zen “baldin eta zentroaren zeharkako kudeaketaren aldeko hautua egiten badu, zentroa baldintzarik onenetan kudeatu ahal izateko gastu guztiei aurre egin ahal izateko adinako zenbateko bat proposa dadin kudeaketa horren lizitaziorako baldintza-orrian. Zenbateko hori ezin izanen da izan inolaz ere urtea milioi bat eta zortziehun mila eurokoa baino txikiagoa”.

Zioen azalpenean, Bildu-k eta Aralar-Nabaik bultzatu duen mozioak Haritz Berri Fundazioak uko egiteak sortu duen egoera konpontzeko bermeak eskatzen zituen, zeinak pasa den urrian Ilundaingo Adingabeen Zentroaren kudeaketari uko egingo zuela jakinarazi zuen “esleipenaren zenbatekoarekin gastuak ase ezin izateagatik”, 1.584.000 eurokoa dena.

Proposatu dutenek Gobernua lizitazioaren zenbatekoa egokitzera premiatzen zuten, izan ere, “nahikoa ez dela argi” egotea gain, “hasiera batean proposatutakoa eta 2012an lehiaketara atera zen zenbatekoa baino askoz baxuagoa” baita.

Horregatik, “behin behinekotasun” egoera konpontzeko eta oraindik Haritz Berri Fundazioaren esku dagoen eta “zorra handitzen jarraitzen” duen zentro honen zuzendaritzako “prekarietateari” amaiera emate aldera, 2012an sortu zen esleipen bakarraren garrantziarekin bat datorren konponbide bat eskatzen zen.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 9. zk., 2014-01-17koa)