Publicada el Donnerstag, 13 de März de 2014

Haurrentzako eta Nerabeentzako Sustapenari, Laguntzari eta Babesari buruzko Foru Legea aldatzea onetsi dute

Bi urtera mugatzen da seme-alabarik gabeko familiek 0tik 2 urtera bitarteko haurrak adoptatzeko duten eskubidea, hala lehentasuna betiko izan dezaten daraman interpretazioa saihesteko

Parlamentuko Osoko Bilkurak aho batez onetsi du gaur Haurrentzako eta Nerabeentzako Sustapenari, Laguntzari eta Babesari buruzko abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legea aldatzen duen Foru Legea.


Legea parlamentu-talde guztiek eta atxiki gabekoek bultzatu dute eta haren xedea xedapen iragankor bakarraren testua egokitzea da, hala seme-alabarik gabeko familiek 0tik 2 urtera bitarteko haurrak adoptatzeko lehentasuna betiko izaten jarraitzearen aldeko interpretazioa saihesteko.


Testu berriarekin, lege hau indarrean jarri aurretik Nafarroako Adopzioen Erregistroan inskribatu diren eta Nafarroako Foru Komunitateko organo eskudunak adopziorako egokitasun psikologikoa eta soziala aitortu dien seme-alabarik gabeko familiek 0tik 2 urtera bitarteko haurrak adoptatzeko lehentasunari eutsiko diote bi urteko epean, foru lege hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratzen den egunetik hasita.


Bi urteko epea amaitutakoan edo indarrean dagoen araudian jasotzen den ezein arrazoirengatik espedientea itxi egiten bada, adopzio prozedura abiatzeko eskera noiz aurkeztu den begiratuko da eskaeren antzinatasunaren arabera erabakiko da Nafarroako Adopzioen Erregistroko zerrendako lehentasun-hurrenkera.

www.parlamentodenavarra.es
• Foru Lege proposamenaren argitalpena (NPAO, 28. zk., 2014-02-17koa)