Publicada el Donnerstag, 13 de März de 2014

Parlamentuak ebazpen bat onetsi du Nafarroako Gobernua premiatzen duena irekita manten ditzan Gobernu Irekiaren errepide-mapa

Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien Zuzendaritza Nagusiaren egitura eta eskumenak mantenduz, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren barruan

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebzpen bat aho batez onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “antolatzeko dauzkan eskumenak urratu gabe, haren egitura manten dezan Nafarroako Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien Zuzendaritza Nagusiaren eskumen eta xedeak hartuko dituenak, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren barruan, eta orain arte zeuzkan eginkizunekin”.

Onetsi den ebazpena Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak aurkeztu duen ordezkatze zuzenketa baten ondorioa da. Gainerako taldeek ere sinatu dute, atxiki gabekoek barne.

Zioen azalpenean, Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak bultzatu duen ebazpenak “funtzio publikoari eta antolaketari, gardentasunari eta gobernu irekiari, eta herritarrak eta enpresak artatzeari dagozkien eskumenen arloan egindako berrantolaketa” aipatzen ditu, horiek denak orain arte “Nafarroako Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien arlokoak ziren eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren barruan kokatzen ziren” eta, 2011ko uztailetik aurrera eraikitako egitura mantentzearen alde egiten du, alegia, kontseilu hori PSNri zegokionean, hartara, “herritarrak administrazioarengandik behin betikoz urruntzea” saihestuz.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 27. zk., 2014-02-14koa)