Publicada el Donnerstag, 10 de April de 2014

Itoitz-Nafarroako Ubidea Fundazioaren eta Esa Fundazioaren auditoriak egiteko eskaera errepikatzeari buruzko ebazpena onetsi dute

Nahiz eta gobernuak biak ala biak salbuesteko erabakia bultzatu duen, Administrazio Publikoaren egiturak txikiagotzeko prozesuaren esparruan

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, PPNk, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin eta UPNk haren aurka emandako botoarekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Parlamentuak “ezinbestekotzat jotzen du Itoitz-Nafarroako Ubidea Fundazioaren eta Esa Fundazioaren kentzeak eraginik ez izatea auditoriak egiteko premian eta betebeharrean, Parlamentu honek adierazi bezala. Hori dela-eta, Nafarroako Gobernuari exijitzen dio Kontuen Ganberaren esku jar dezan eskatutako eta egiteke dauden auditoriak egin ahal izateko dagoen informazio guztia”.

Zioen azalpenean, Socialistas de Navarra, Bildu, Aralar-Nabai, PPN eta I-E parlamentu-taldeek bultzatu duten ebazpenak bi fundazioen auditoriak egiteko eskaera errepikatzen du, nahiz eta gobernuak biak ala biak salbuesteko erabakia bultzatu duen, iragan urtarrilaren 22ko gobernu-saioaren ondoren jakitera eman zen Nafarroako Administrazio Publikoaren egiturak txikiagotzeko prozesuaren esparruan.

Gobernuaren datuen arabera, Itoitz-Nafarroako Ubidea Fundazioak 2003, sortu zen urtea, eta 2011, jarduera erregistratu zen azken ekitaldia, bitarte 8 milioi euro inguru kudeatu ditu. Epe horretan 200 proiektu baino gehiago burutu edo lagundu ditu.

Esa Fundazioak, eskualdean jarduera bultzatzeko eta ingurumena babesteko sortu zenak, “ez du inoiz jarduerarik izan”.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 31. zk., 2014-02-21ekoa)