Publicada el Freitag, 27 de Juni de 2014

Nafarroako Gobernua Alokairuko Etxebizitzen Parke Publiko bat abian jar dezan premiatzen da

Errespetuzko irtenbide bat emate aldera bizitzeko ematen ez duten dirusarrerak dituzten pertsona guztiei

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gakoek haren alde emandako botoekin eta UPNren eta PPNren abstentzioekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “alokairuko etxebizitzen parke publiko bat aktiba eta abian jar dezan, etxegabetze baten, ordainetan emate baten edo gisako negozio juridiko baten ondorioz bizileku-arazo larriak dituzten familia- edo bizikidetza-unitateei zuzendua, bai eta beren dirusarrerak direla-eta alokairu babestuko etxebizitza eskuratzerik ez dutenei ere. Hartara, Nafarroako Gobernua premiatzen da lehentasuna eman diezaion alokairuko etxebizitzara zuzendutako inbertsio publikoari, eta ez salerosketarako etxebizitza, etxebizitza sozialeko publiko hori eratu eta bultzatzeko”.

Halaber, etxebizitza sozialeko hartzaileak izango dira “mugikortasun gutxiko pertsonak, bereiziak, dibortziatuak, langabetuak eta bankuek etxebizitzak erosteko mailegurik eman ez, baina erosketa eskubidea duen alokairua egin dezaketen pertsonak”. Idatz-zati hori Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak in voce aurkeztu duen eta ekimenaren titular diren Bildu-k, Aralar-Nabaik eta Izqueirda-Ezkerrak onetsi duten zuzenketa baten bidez gehitu da.

Onetsi den ebazpenak bigarren idatz-zati bat du non, halaber, Foru Komunitateko Gobernuari eskatzen zaion “etxebizitza sozialeko parke publiko horren arau-garapena egin dezan, zeinean, besteak beste, ezarriko baititu ordaindu beharreko hileroko alokairu-kuota ezartzeko baremoa, kuota hori familia-unitatearen edo bizikidetza-unitatearen dirusarreren araberakoa izan dadin. Kuota horrek ez dezan behartu egunean pertsona bakoitzeko 6 euro baino gutxiagorekin bizitzera, alokairua eta etxebizitzaren erabileragatik ustez egin beharreko gastuak kenduta”.

“Ahalmen ekonomikoa justifikatzeko exijitzen den dokumentazioa egungo errentari dagokiona izatea; hartara, eskabidea aurkeztu aurreko hiru hilabeteetako dirusarreren egiaztagiriak eskatuko dira (nominak, ziurtagiriak, eta abar)”.

“Bakarrik hilabeteko alokairu-kuotari dagokion fidantza eskatzea etxebizitza eskuratzeko berme ekonomiko gisa. Gizarte Zerbitzuek baloratuko dute zer kasutan salbuetsi betebehar horretatik”.

Familia-unitatearen edo bizikidetza-unitatearen gutxieneko dirusarrera-mugarik ez da jarriko alokairu sozialeko etxebizitza horiek eskuratzeko. Eta “Gizarte Zerbitzuek baloratutako bizileku-arazo larriko kasuetan izan ezik, etxebizitza horiek eskuratu ahal izateko dirusarrera ponderatuak –familia-unitatearenak edo bizikidetza-unitatearenak- ez dira izanen IPREM-ondorio anizkoitzeko errenten adierazle publikoaren halako 1,4 baino handiagoak”.

Era berean eta hirugarren idatz-zati batean, Parlamentuak “alokairu sozialaren enpresa kudeatzaile batzuen abusuzko jokabidea salatzen du; izan ere, Hiri-errentamenduei buruzko Legean lehentasunez ezarritakoaren aurka, maizterrari ari zaizkio kargatzen hiri-kontribuzioaren gaineko udal zerga”.

Zioen azalpenean, Bildu-k, Aralar-Nabaik eta Izquierda-Ezkerrak bultzatu duten ebazpenak eskatzen du “urgentziaz” gizarte-alokairura eta bizileku-arazo larrietara bideratutako etxebizitza publikoen parke bat abian jar dadin, “errespetuzko irtenbide bat emateko bizitzeko ematen ez duten dirusarrerak dituzten pertsona guztiei”.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 75. zk., 2014-06-13koa)