Publicada el Dienstag, 23 de Dezember de 2014

2015. urterako Tributu Neurriei buruzko Legea onetsi dute

Zorraren egoera mantenduko da, berandutze interesa murriztuko da, eta zuzenketa bidez bertan behera utziko da aratxe-zainen zezenketa-ikuskizunetan parte hartzeagatik Polizia Foralen zerbitzuen gain zegoen tasa

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk, PPNk eta atxiki gabekoek haren alde eman dituzten botoekin eta Bildu-ren, Aralar-Nabairen eta I-Eren abstentzioekin, 2015. urterako ekitaldirako tributu neurriak aldatzeko legea onetsi dute.

2015. urterako tributu neurriei buruzko legeari gehitutako neurri garrantzitsuenen artean daude zorra geroratzeko baldintzak, “oro har”, aipatutako zorren “ordainketa zergadunei errazteko”, mantentzea.

Dokumentuak beste aldaketak batzuk ere barne hartzen ditu, esaterako, zerga arloko berandutza interesa % 4,375 murriztea eta zorren erantzunkizuna deribatzen den kasuetan, tramitazioa erraztea.

Zorra geroratzeko eta zatitzeko eskariei dagokionez, aldaketa bakarra gehitu da, premiamendu bidezko zorren ez betetzean eragina duena. Kasu hauetan, lehenbiziko geroratzean hitzartu zena ez ordaindu ondoren, zergadunak bigarren geroratze bat eskatuko balu, Ogasunak berandutzea baino lehenagoko pasibo totalaren % 30a aldez aurretik ordaintzera behartu egingo du.

Horrez gain, aurretik adierazi den bezala, berandutzako interes-tasak eguneratu dira, Estatuak aurreikusitakoari berdinduz. Era honetan, 2009tik indarrean zegoen, % 5eko portzentaia, % 4,375ra murriztuko da hurrengo urtean.

Beste aldaketa bat tributu-zorraren erantzukizuna deribatzearekin du zerikusia. Tramitazio laburtu bat gehitu da: 15 eguneko epea dago ogasunak bidalitako proposamenaren aurka alegaziorik jartzeko; epe horretan alegaziorik ez jartzekotan, erantzukizuna deribatzeko egintza jakinarazi dela ulertuko da.

Legeak jasotzen du Europar Batasuneko etiketa ekologikoa lortzeko tasa berri bat sortzea. 400 euroko tarifa orokorra zehaztu da, 200 eurora murrizten dena enpresa txiki eta ertainen kasuan eta mikroenpresen kasuan, eta garapenean dauden herrialdeetako operadoreen kasuan. Borondatezkoa den etiketa honen helburua da haien bizi-ziklo osoan zehar ingurumenean eragin txikia duten ondasun eta zerbitzuak bereiztea. Eskatzeko eta eskuratzeko modua, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Diputatuaren, uztailaren 22ko, 253/2014 foru aginduak arautzen du.

Horrez gain, lehenbiziko aldiz, ezarriko zaie apustu dendei ustiatzeko baimenerako tasa bat (437,58 eurokoa); zeina joko-gelek jada ordaintzen duten.

Bestalde, bi tarifa berri aurreikusten dira. Lehenengoa emango da, animalia bizien salerosketan aritzen diren agenteen erregistroan; eta horrekin batera, animalia biziak garraiatzen dituzten ibilgailuen erregistroan: 25 euro bi kasuetan.

Bigarren tarifak, zergapetu egiten du esne gordin laginak hartzeko egintza eta horien kalitatea aztertzea. “Ekoiztutako esne gordinaren azterketa derrigorrezkoa da eta zenbaitetan betetzen ez dela ikusita, ekintza berezi moduan” ezarri da zerga hau; 75 euro dira.

Azkenik, legeak bere baitan hartzen du saneamenduko kanonen tarifen eguneraketa; etxeko ur-erabilerei aplikatu bhearreko karga tasak 0,556 euro metro kubiko bakoitzeko izatetik, 0,57 euro metro kubiko bakoitzeko izatera pasa da. Era berean, garraiobide, abeltzaintza eta ehiza eta arrantza administrazio zerbitzuen alorrean, besteak beste, tasak berritu egin dira.

www.parlamentodenavarra.es
• Foru Lege Proposamenaren argitalpena (NPAO, 113. zk., 2014-11-05ekoa)
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 137. zk., 2014-12-10ekoa)