Publicada el Dienstag, 23 de Dezember de 2014

Zerga-araudia aldatzeko Legea onetsi da

PFEZ-n, errenta ertainak ea baxuak 2011ko mailetara bueltatzen dira eta errenta altuetan zerga-zama gutxitzen da. Ondarearen alorrean, gutxieneko salbuetsia 800.000 euroraino igotzen da, tarifa % 20 jaisten da, zerga-ordainketen atalasea igo egiten da eta beherapen fiskal bat egongo da. Sozietateetan tasak gutxitu eta I+G+B jarduerak indartzen dira

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk eta PPNk haren alde eman dituzte botoakin eta Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren aurka emandakoekin, gaur onetsi du Foru Lege proposamena, zerga-araudia aldatzekoa eta jarduera ekonomikoa pizte aldera neurriak hartzekoa. Legeak hein batean aldatzen du Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Foru Legearen Testu Bategina; ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaz, Ondarearen gaineko Zergari buruzko azaroaren 19ko 13/1992 Foru Legeaz eta Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legeaz onetsia.


“Jarduera ekonomikoak pizteko” neurriak dira eta T.P. Nafarroako Alderdi Sozialistak bultzaturik “hein batean” ordezkatuko du UPNren eta PPNren aldeko botoekin soilik aurrera atera zen Nafarroako Gobernuak poposatutako eta kale egin zuen erreforma fiskala, osoko bilkurara itzuli zena urriaren 9an.

Pertsona Fisikoen Errengaren gaineko Zerga (PFEZ)-ren aldaketak errenta guztietan, bereziki baxu eta ertainetan, tasak gutxitzea proposatzen du; 2011. urtean zeuden mailetara itzuliz. Horrez gain, eskala % 3 deflatatuko da, inflakzioak zerga-zama handitu dezan ekiditzearren.

Errenta altuen kasuan, gehieneko tasa marjinala (300.000 eurotik aurrera) % 52 izatetik % 48 izatera pasako da.

Atxikipen taula berriak, PFEZ-ren zerga-zamaren gutxitzea dakar eta indarrean egongo da 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera. Indarrean sartzeko prozesua aurreratzeko, “sei hilabete inguru beharko dituen” araututako garapen prozesua itxaron gabe, erabaki da Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Foru Legearen Testu Bateratuaren berrogeita batgarren xedapen gehigarria aldatzea.

Aurrezkiaren zerga-tasei dagokienez, lehenbiziko 6.000 euroek % 19a kotizatuko dute; 12.000 eurora heldu arteko tarteko eskala bat zehaztuko da, zeinetan % 21eko zerga egongo den; eta hortik aurrera, tasa % 23koa izango da.

Ondarearen gaineko zergan, gutxieneko salbuetsia 311.023tik 800.000 eurora igoko du legeak, eta tarifa % 20 jaitziko du, aitorpena aurkezteko betebeharrak ezartzen dituzten ondasun- eta eskubide-balioen zerga-ordainketen atalasea 1.000.000etik 1.500.000 euroraino igoko du eta haren bi alderdietan beherapen fiskala egongo da.

Ordenantza fiskalean egindako aldaketak “ekonomikoki gaitasun handia duten ondareen zergapetzea handitzera” zuzenduak daude. Ondare asko baina errenta baxua duten pertsonak gehiegi ez zergapetzeko sortua izan den tresna honek, Ondarearen gaineko Zergaren eta Errentaren gaineko Zergaren kuota osoak elkartu egiten ditu; eta bien arteko gehiketa ezingo da izan orain PFEZ-ren zerga-oinarriaren % 65a baino altuagoa (orain arte % 60a zen).

Horrez gain, eta ordenantza fiskalaren bigarren alderdiari dagokionez, ordenantza fiskalaren muga pasatzean, Ondarearen gaineko Zerga murrizteko aukera % 80tik % 75era gutxitzen da.

Gogora dezagun 2012ko abenduan Parlamentuak adostu egin zuela gutxieneko salbuetsia 700.000tik 311.023era gutxitzea; ohiko etxebizitza kanpo utziz 250.000 euroko baliora heltzen ez bazen eta kantitate honetan ez da aldaketarik egin.

Sozietateen gaineko Zergaren aldaketak enpresa handien zergaren tasa nominalak % 30etik % 25era jaisten ditu. Enpresa ertainen (miloi bat euro eta hamar milioi euro bitarteko fakturazioa dutenak) zerga-tasa % 23koa izanen da; enpresa txikien (milioi bat eurokoa baino fakturazio txikiagoa) zerga-tasa % 20tik % 19ra jaisten da. Alabaina, % 10eko gutxieneko tasa efektibo bat ezartzen da, zeina % 7raino jaits baitaiteke enplegua sortzeko baldintzak daudenean, inbertsioak egiten baldin baditu edota I+G jarduerak egiten baditu. Horrez gain, ikus-entzunezko produkzioa egiteagatik eta biomasa-instalazio termikoetan inbertitzeagatik kenkariak aurreikusten dira.

Tributu honen bidez lortu nahi dena da “diru-bilketa arriskuan jarri gabe, inguruko herrialde eta lurraldeetan bezala, tasa nominalak jaistea”. Gainera, neurriak hartu dira “I+G+B jarduerak nabarmen indartzeko eta eraginkortasunik ez dutela frogatuta gelditu diren kenkariak kentzeko”.

Osoko Bilkuran izandako eztabaidan zehar hamar xedapen, tekniko, onetsi dira in voce: horietako zortzi UNPk eta SNk izenpetuta, bete bat UPNk eta SNk, eta, azkena, UPNk, SNk eta atxiki gabekoek.

Ildo horretatik, PFEZ-ren foru dekretura gehitu egin da aurrezteko modu berri bat, Epe luzeko aurrezki plana izenekoa, banku-gordailu edo aseguru moduan. Araubide erkide moduan sartu den zerga neurri honen abantaila da, lortutako etekinak PFEZ-tik kanpo usten direla, baldin eta inbertsioa gutxienez 5 urtez mantentzen bada eta urteako 5.000 baino gutxiago sartzen bada.


Gainera, diru-bilketa handitzeko aldaketa bat egin da: 2013 eta 2014. urteetan indarrean egon den hogeita hamabigarren xedapen gehigarrian bildutako likidazio oinarri negatiboaren konpentsazioaren mugatzea, 2015. urtera ere luzatu da. PPNren abstentzioarekin onetsi da zuzenketa hau.


Azkenik, zehaztu egin da, enplegatuen semeei eskola zentruetako matrikulan, unbertsitate ikasketak barne, eskainitako dohako matrikula edo matrikulan beherapena egiteagatigatik, gauzazko ordainketa bezala (edo diruzkoa ez dena), salbuespen legala egingo dela. Beraz bakarrik izango du eragina 60.000 euro edo gehiago diru etekina duten subjektu pasiboen kasuan. UPNk, SNk eta PPNk emandako aldeko botoekin eta atxiki gabekoen abstentzioarekin eta Bildu-ren, Aralar-Nabairen eta I-Eren kontrako botoekin onetsi da aurreikuspena.


Gogora ekarri, Batzordean egindako eztabaidan hitzartu zenez, atxiki gabekoen ekimenarekin eta UPNren eta PPNren kontrako botoekin, langileen semeen dohako matrikularen gaineko zergak ordaindu beharko direla, haien diru-sarrerak kontuan izan gabe.

www.parlamentodenavarra.es
• Foru Lege proiektuaren argitalpena (NPAO, 117. zk., 2014-10-31koa)
• Zuzenketen argitalpena (NPAO, 142. zk., 2014-12-17koa)