Publicada el Dienstag, 27 de Januar de 2015

Laguntza txakurrei buruzko legea onetsi dute

Haren xedea mugikortasunik ez duten edo mugikortasun mugatua duten pertsona guztiek erabili ahal dezaten da, indarrean dagoen araudia gaindituta, ikusmen arazoak dituzten pertsonak bakarrik hartzen ditu eta

Parlamentuko Osoko Bilkurak ezgaitasuna duten pertsonak, laguntza txakurrekin daudenean, gune irekietan eta mugatutako beste gune batzuetan sartu, ibili eta egoteko askatasuna arautzen duen elgea aho batez onetsi du gaur.


Bildu-k eta Aralar-Nabaik bultzatu duen legearen xedea 7/1995 foru legearen araudia zabaltzea da, izan ere, soilik ikusmen arazoak dituzten pertsonak barne hartzen ditu, eta era honetan, edozein motatako ezgaitasun edo gaixotasunak jasaten dituzten pertsonei laguntza txakurrak erabiltzeko eskubide eta bermeak jasotzen ditu.


Eraginkortasun irizpideei jarraiki zabaldu da laguntza txakurrak erabili ditzaketen pertsonen espektroa, hain zuzen, “mugikortasunik ez duen edo mugikortasun mugatua” duen ezein pertsonaren “bizi baldintzak hobetu” ditzakeen tresna bat baita, baina berdintasun parametroei jarraiki ere egin da, ezgaitasun bati besteei baino lehentasun gehiago ematea “baztertzailea” dela jo daiteke eta.


Horretarako, lege proposamenak “eguneroko bizitzako ohiko zereginak hobe burutzeko” laguntza txakurrak erabili ditzaketen ezgaitasunak dituzten pertsonak nor diren definitu eta zehazten du, bai eta “eremu publikoetan zein erabilera publikokoak diren eremu pribatuetan” sartzeko, ibiltzeko eta geratzeko eskubideak murriztu ere, hala laguntza txakurraren izaera aitortuta.


Erabiltzailea “gaixotasun edo ezgaitasunen batengatik aldi baterako ezindua” dagoen “salbuespeneko eta behar bezala egiaztatutako” egoeretan “baimen berezi” bat beharko da “mugatuta egongo den baina luzatu ahal izango den epe” batean hark izendatu duen hirugarren pertsona batek sarbide eskubide hori erabil dezan.


Ildo horretan, Erabiltzaileen eta laguntza txakurren arteko lotura unitateen erregistro bat sortzea proposatzen da, hartara, ziurtasunari begira, txakurren erabiltzaile, jabe eta arduradunen identifikazioa idatziz jasotzeko, bai eta animaliaren deskribapen osatu eta zehatz bat ere. Erregistro hori Gizarte Zerbitzuetan eskumena duen departamentuari atxikita egonen litzateke eta Nafarroako Osasun Publikoaren Institutuari atxikitako txakur errolda indargabetu gabe.


Era berean, irisgarritasun unibertsalaren printzipioa gehiago perfekzionatze aldera, nukleo zoologikoak eta laguntza txakurrak trebatzeko zentroak baimentzeko beharrezkoak diren betebeharrak jasotzen dira, baita zehapen zigortzaile oso bat ere.


Batzordean egin zen eztabaidan 27 zuzenketa eztabaidatu eta onetsi ziren, gehienak hobekuntza teknikoak eta idazkerarekin lotutako hobekuntzak egitera bideratutakoak, baina baita estatuko edo Europako legedira behar bezala egokitzeko ere.

www.parlamentodenavarra.es
• Foru Lege proposamenaren argitalpena (NPAO, 92. zk., 2014-08-19koa)
• Zuzenketen argitalpena (NPAO, 144. zk., 2014-12-19koa)
• Irizpenaren argitalpena (NPAO, 10. zk., 2015-01-26koa)