Publicada el Donnerstag, 19 de Februar de 2015

Espainiako Gobernuari Estatuaren forma politikoari buruzko erreferendum bat egitea exijitzen zion mozioa bazter utzi dute

Horrez gain, Nafarroako Gobernuari eta Espainiako Gobernuari prozesu konstituziogile errepublikar baten aldeko aldarria egin zezaten eskatzea proposatzen zen

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk eta PPNk haren alde eman dituzten botoekin eta Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren aurka eman dituzten botoekin, mozio bat bazter utzi du gaur zeinaren bidez “Estatuko Gobernuari exijitzen dion erreferendum bat egin dadin Estatuaren forma politikoari buruz (monarkia ala errepublika), Konstituzioaren 92. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Ildo horretan eta Bildu-k eta Aralar-Nabaik in voce aurkeztu duten eta ekimenaren titular den I-Ek onetsi duen zuzenketa baten bidez, paragrafo bat gehitu da Parlamentua “herritarrek haien erabakiak hartzeko duten eskubidea berrestera” premiatzeko, “haien estatusaren eta antolaketa instituzionalaren formula juridiko eta politikoak barne”.

Bazter utzi den mozioak bigarren idatz-zati bat zuen non, halaber, Nafarroako Gobernuari eta Espainiako Gobernuari eskatzen zitzaien “‘prozesu konstituziogile errepublikar’ baten aldeko aldarria egin dezaten, herritar guztien parte-hartzearekin, konstituzio berri bat ekarriko duena. Konstituzio berri horrek bermatu egin beharko ditu askatasunak, enplegu osoa, lanaren banaketa, garapen jasangarria, etxebitzitza-eskubidea, gizarte-babes osoa, gehikortasun fiskala, interes orokorren zerbitzuan egonen den sektore publiko eraginkor bat, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna, demokrazia parte-hartzailea, autogobernua eta herrien autodeterminazio eskubidea”:

Zioen azalpenean, Izquierda-Ezkerrak bultzatu duen mozioak estatua “soziala, demokratikoa eta eskubidekoa” dela zalantzan jartzen zuen, zeina “orain dela 36 urte salbuespeneko egoeretan onetsi zen” konstituzio batean oinarritzen den. Halaber, azpimarratzen zuen “erregimena gainbeheran dagoela” eta haren ustez “ez diela herritarren gehiengoaren beharrizanei eta xedeei erantzuten”. Hortaz, konstituzio berri baten alde egiten zuen, non herritarrak politikaren subjektu nagusiak izango diren.

Horretarako, “berriro ere erregimena aldatzearen ala haustearen arteko dilemaren aurrean”, proposatu duen taldeak “herriari hitza ematearen alde” egiten zuen, “herritarrak botere konstituziogilearen titularra” diren aldetik, “eztabaida ireki eta parte-hartzaileari ekiteko”.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 12. zk., 2015-01-30ekoa)