Publicada el Donnerstag, 26 de Februar de 2015

Nafarroako Gobernua Faureciaren lan istiluan bitartekotza egin dezan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Parlamentuak Burlatako lantegiaren jardueraren iraupena eta 189 lanpostuak mantentzea babesten duela agertu du

Nafarroako Parlamentuak ebazpen bat aho batez onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “bitartekotza egin dezan Faurecia eta Lear Corporation multinazionalen eta langile-batzordearen artean, ICFri bideragarritasuna eta etorkizun industriala emate aldera”.

Onetsi den ebazpenak bigarren idatz-zati bat du non, halaber, “VW Navarrari eskatzen dion Faurecia multinazionalarekiko bitartekotza egin dezan, ICFk hornitutako produktuaren kalitatearen kariaz eta Faurecia-Burlada lantegiak VW Pamplonarekin duen gertutasunaren kariaz, ICFk VW Polo-ren egungo modelorako egiten duen ‘Corredera PQ25’ produktua jasotzen jarraitze aldera, bai eta, ahal izanez gero, Landabengo plantan etorkizunean eginen diren modelo berrietarako ere”.

Era berean eta hirugarren idatz-zati batean, “Faurecia eta Lear Corporation multinazionalei eskatzen zaie Industrias Cousin Frères-eko langile-batzordearekin lan egin dezaten, enpresa hori berriro ere jartzearren bideragarritasunaren eta etorkizun industrialaren bidean”.

Zioen azalpenean, Socialistas de Navarra, Bildu, Aralar-Nabai eta Izquierda-Ezkerra parlamentu-taldeek bultzatu duten ebazpenak dioenez, “Faurecia eta Lear Corporation multinazionalek Burlatan duten lantegia osorik eta berehala ixteko erabakia alde bakartasunez hartu dute”. Ondoren, “egindako bileretan lantegiaren iraupena bermatzeko akordiorik ez dagoela” ikusita, “Parlamentuak lantegiaren jardueraren iraupena ahalbidetzearen eta bertan lan egiten duten pertsonen 189 lanpostuen aldeko babesa” adierazten du.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 29. zk., 2015-02-24koa)