Publicada el Donnerstag, 12 de März de 2015

Informatikako Ingeniaritzaren eta Ingeniaritza Teknikoaren Lanbide Elkargoa sortzea onetsi dute

Bi legeek helbideratutako profesional gehienek sinatu duten eskaera bati erantzuten diete

Parlamentuko Osoko Bilkurak Nafarroako Informatikako Lanbide Elkargoari sortzeari buruzko foru legea eta Nafarroako Informatikako Ingeniaritza Teknikoaren Lanbide Elkargoa sortzeari buruzko foru legea aho batez onetsi ditu gaur.

Bi legeak Gobernuak bultzatu ditu eta lanbide hori eta elkargoen kide diren profesionalen interesak ordezkatu eta babestuko dituen elkargo profesional bat sortzea dute helburu, era horretan Nafarroako Foru Komunitateko profesional gehienek idatzi duten eskaerari erantzunez.

Xede horrekin, bi elkargo profesionalen sustatzaileek Batzorde Kudeatzaile bat osatu beharko dute, zeinak sei hilabeteko epean behin behineko estatutuak onetsi beharko dituen elkargoan sartzeko betebeharrak eta Batzar Eratzailearen deialdiaren prozedura eta funtzionamendua arautzeko; organo hori izango da behin betiko estatutuak onetsiko dituena.

www.parlamentodenavarra.es
• Foru Lege proiektuaren argitalpena (NPAO, 35. zk., 2015-03-06koa)