Publicada el Donnerstag, 17 de September de 2015

Parlamentuko Erregelamendua aldatzera premiatu dute Legebiltzarreko Mahaian parekotasuna bermatzeko xedez

Eta aipatutako arauei buruzko agirian genero-hizkera berrikustera

Parlamentuko Osoko Bilkurak, PSNk eta PPNk haren alde eman dituzten botoekin eta UPNren, Geroa Bai-ren, EH Bildu-ren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren abstentzioekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez “sei hilabeteko gehieneko epean sustatuko dituen bere erregelamendua aldatzeko beharrezkoak diren neurriak, parekotasuna ziurtatze aldera Legebiltzarreko Mahaian, Parlamentuaren zuzendaritza organoa den aldetik”.

Onetsi den ebazpenak bigarren idatz-zati bat du non, halaber, Mahaia eta Eledunen Batzarra premiatzen diren “Erregelamenduan genero-hizkera berrikustera, horretarako tresnarik egokiena baliatuta”.

Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra taldeek ordezkatze-zuzenketa bat aurkeztu dute, ekimenaren titular den PSNk onetsi ez duena, non eskatzen zen “Erregelamenduaren Batzordearen barruan Batzorde Txostengile bat sor dadin, hiru hilabeteko epean gehienez eta hiru hilabeteko iraupenarekin, baina ondoren luzatu ahal izango dena” zertarako eta Legebiltzarreko arau-erregimena “aldatzeko xedez”.

Ildo horretan, “Parlamentuko organoetan, Mahaian esaterako, berdintasuna sustatzeko neurriak sartzea ziurtatzen zen, baita Erregelamenduan eta Parlamentuaren ekoizpen idatzian hizkuntza sarkari bat erabiltzea ere.”.

Zioen azalpenean, PSNk bultzatu duen ebazpena emakumezkoen eta gizonezkoen arteko aukera berdintasuna sustatzeari buruzko 33/2002 Legeak xedatzen duenean oinarritu da. Hartara, haren xedeei jarraiki, Legebiltzarreko Erregelamendua egokitu dadin erreklamatu du, bai “emakumeen presentzia alderdi politikoetako organo erabakitzaile eta betearazleetan berdintasunezkoa izatea sustatzeari” bai idatzian erabiltzen den “hizkera sexistari” dagokionez.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 4. zk., 2015-07-17koa)