Publicada el Donnerstag, 17 de September de 2015

Nafarroako Gobernua Juncker Planari buruzko lantalde bat sortzera premiatzea bazter utzi dute

Inbertsio Estrategikoetarako Europar Funtsa da, garraioan, energian ekonomia digitalean eta enpresa txiki eta ertainetan azpimarra jartzen duena, eta horietan "Nafarroa gailentzen da"

Parlamentuko Osoko Bilkurak, Geroa Bai-k, Bildu-k, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek haren aurka eman dituzten botoekin eta UPNk, PSNk eta PPNk haren alde eman dituzten botoekin, mozio bat bazter utzi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “berehala sor dezan Juncker Plana jorratzeko lan mahai bat, zeinean parte hartuko baitute parlamentu-taldeek eta aurreikusitako arlo bakoitzeko gizarte- nahiz enpresa-liderrek. Mahai horretatik lehenbailehen atera beharko lirateke ezinbestekoak diren zenbait proiektu, hala nola ekonomia digitalaren arlokoak nahiz Nafarroako enpresak eta enpresa txiki eta ertainak modernizatzeko eta gaurkotzeko proiektuak”.

“Halaber, eta kontuan hartuta lankidetza publiko-pribatuaren formatuak zalutasun eta sormen berezia eskatzen dituela, ideiak proposatu nahi dituen ororen lankidetza eskatzera” premiatzen zen.

Zioen azalpenean, PSNk bultzatu duen mozioak Juncker Planaren ahalmenak esplotatzera dei egiten zuen. Juncker Plana Inbertsio Estrategikoetarako Europar Funtsa da –ingelesez EFSI-, eta Europako Inbertsio Bankuaren 5.000 milioi eurorekin eta 16.000 milioi euroko berme-funts batekin sortu zen. Esandakoaren arabera, planak garraioan, energian ekonomia digitalean eta enpresa txiki eta ertainetan jarriko luke azpimarra; sektore horietan guztietan “Nafarroa bere posizionamendu onagatik gailentzen da”.

“Kapital-mobilizazio benetan garrantzitsu horretatik at” ez gelditzeko, PSNk proposatzen zuen ahaleginak egitea “ahal den diru gehiena ekartzen gure foru erkidegoko enpresetarantz, edo, halakorik ezean, enpresak, proiektuak, inbertsioak eta ideiak erakartzen”.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 8. zk., 2015-09-11koa)