Publicada el Donnerstag, 14 de Januar de 2016

Inputatuen agerraldirik eskatu ez dezaten premiatzen dituen mozio bat baztertu da

UPNren iritziz, inputatuak agerrarazteak esan nahi du jarrera bat hartzea, epaiketa paralelo bat ekar lezakeena, botere publikoei ez dagokien esku-hartze gisako bat

Gaur egindako osoko bilkuran, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-E taldeen baiezko botoekin eta UPN eta PPNren ezezko botoekin, Parlamentuak atzera bota du mozio bat non Parlamentua bera eta Nafarroako Gobernua premiatzen baitira “Espainian abiarazitako prozedura penaletan inputatutako pertsonen agerraldirik ez eskatzera eta halako pertsonarik ez gonbidatzera berarekin zerikusia duten prozesu penalen arrazoi, xede eta inguruabarrak azaltzera”.

UPN parlamentu-taldeak sustatutako mozio horren zioen azalpenean argudiatzen zenez, Botere Judizialaren independentzia zuzenbidezko estatuaren oinarrizko osagai izanik, botere publikoek uko egin behar diote esku-sartze gisa uler litekeen edozein jarduketa egiteari.

Ildo horretatik, proposatzailearen esanetan, “inputatuta dauden pertsonak Parlamentura etor daitezen uzteak inplizituki esan nahi du jarrera bat hartzea; arrazoi horrengatik berarengatik akusazioari ere eman beharko litzaioke azalpenak emateko aukera”, eta horrek “epaiketa paralelo bat” egitea ekarriko luke.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 32. zk., 2015-11-20koa)