Publicada el Freitag, 1 de Juli de 2016

Nafarroako Parlamentua, eraso sexistarik gabeko jaien alde

Legebiltzarrak bat egin du 'Eta jaietan... zer?' kanpainarekin eta guztiei dei egin die jarrera zorrotza hartzeko, denak ez du balio leloa eta ezetz esateko eskubidea gogoan

Nafarroako Parlamentuak bat egin du Eta jaietan… zer? sentsibilizazio kanpainarekin, eraso sexistak baztertzen laguntzeko eta errespetuz ongi pasatzea sustatzeko. Kanpaina hau, Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutua-n (INAI-an) zehar bultzatuta dago.


Hala, Legebiltzarrak ere helburutzat hartu du emakumeek eta gizonek berdintasunez gozatzea jaietan, arreta berezia jarriz sexu erasoen prebentzioari, betiere elkarren errespetutik abiatuta.


Horretarako, Parlamentuak dei egin du eraso sexisten aurkako jarrera aktiboa hartzeko eta beti gogoan izateko denak ez duela balio eta ezetz esateko eskubidea dugula.


Ildo beretik, Nafarroako Parlamentuak, uztailaren 1etik 15era bitartean, sanferminen inguruan, olana batean jarriko du Eta jaietan… zer? kanpainaren irudia, eta esku gorriaren irudi bereizgarri hori daukaten paparrekoak banatuko dizkie parlamentariei eta Parlamentuko langileei, nahi badute jai-ekitaldietan aldean eraman dezaten.

 

Parlamentu-taldeetako eledunek gaur argazkia egin dute esku gorriarekin, jaietako eraso sexisten aurkako arbuioa agertzeko.