Parlamentuko Albistegia, 2018-05-10 (VIII)


 
10-05-2018
 
 
Actividad parlamentaria / Parlamentuko jarduera
 

Ostirala, 11 de Maiatza de 2018

 
  09:15 Garapen Ekonomikorako Batzordea
 
  10:30 Nafarroako Kutxaren desagerpenari buruzko ikerketa batzordea
 
 
Más noticias / Albiste gehiago
 
 
 
Iniciativas presentadas / Aurkeztutako ekimenak
 
 
     
Últimas noticias / Azken albisteak
 

Espainiako Gobernua premiatzen da Iruñeko espetxera ekar ditzan preso nafar guztiak

 
 

Urrian egindako eskaera errepikatu du Ganberak, Nafarroatik kanpo 180 preso baitaude, eta martxoan Cadizen zendutako presoa oroitu dute

 
Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-Eren aldeko botoekin eta UPN eta PPNren aurkako botoekin, zeinaren bidez Espainiako Gobernua premiatzen baita “zehazki Barne Ministeri... Más información
 
 
 

Atzera bota dute Nafarroako Gobernua premiatzen zuen mozioa PAI hizkuntza berme juridiko eta hezkuntza-berme guztiekin eredu gisa ezar zezan

 
 

UPNk ikaslegoaren hizkuntza gaitasunak optimizatzeko beharra aipatzen zen, familien beharren arabera eta Europako 2020 Estrategiaren arabera

 
Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat baztertu du Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aurkako botoekin eta UPN, PSN eta PPNren aldekoekin, Nafarroako Gobernua premiatzen zuena “Nafarroako hezkuntza-sistemako hizkuntza... Más información
 
 
 

Nafarroako Gobernua premiatzen da Haur Hezkuntza osoaren titulartasuna, ardura eta doakotasuna bere gain har ditzan

 
 

Sei hilabeteko epean kronograma bat aurkez dezan eskatzen da 2020 urtera arte egin beharreko jarduketekin, Programa Akordioan hitzartutakoari jarraiki

 
Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-Eren aldeko botoekin eta UPN eta PPNren aurkako botoekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “Haur Hez... Más información
 
 
 

Mozio bat baztertu da, Nafarroako Gobernua premiatzen zuena Nafarroako Ubidearen bigarren fasearen eraikuntza-proiektuaren diseinua hobetzeko proposamenak egin zitzan

 
 

Hiri-hornidurarako, ureztaketarako eta Erriberan nekazaritzako elikagaien industria bultzatzeko izaera estrategikoa duen proiektua dela argudiatzen zen

 
Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat baztertu du gaur UPN, PSN eta PPNren aldeko botoekin eta Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aurkakoekin, Nafarroako Gobernua premiatzen zuena “proposamen sorta bat defe... Más información
 
 
 

Nafarroako Gobernua premiatzen da aurrekontuaren % 0,5 bideratu dezan Garapenerako Laguntza Ofizialera

 
 

GGKEen Koordinakundearekin elkarrizketa iraunkor eta produktiboa izan dezan eskatzen zaio, Nafarroako Lankidetzarako III. Plan Zuzendaria adosteko

 
Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur aho batez, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita aurrerabidea egin dezan 2030 Agendako 17.2 helburuan ezarritakoaren betetzeari dagokionez, programa-akordioan... Más información
 
 
 

Nafarroako Zuzenbide Zibilaren Konpilazioa seme-alabatasunari dagokionez aldatzen duen Foru Legea onetsi da

 
 

Konstituzio Auzitegiak hala eskatuta, ezkontzaz kanpoko seme-alabatasuna egia biologikoaren arabera erreklamatzeko eskubidea gurasoei ere aitortzen zaie, eta ez lehen bezala seme-alabei bakarrik

 
Parlamentuaren Osoko Bilkurak Nafarroako Zuzenbide Zibilaren Konpilazioa seme-alabatasunari dagokionez aldatzeko Foru Legea onetsi du gaur, aho batez eta irakurraldi bakarrean.&nbs... Más información
 
 
 

Jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako bulegoa sortzeko Foru Legea onetsi da

 
 

Politika publikoak edo administrazio-jarduketak taxutzean, gauzatzean eta ebaluatzean gardentasuna eta eraginkortasuna sustatu nahi dira, eta parte-hartzea bermatu

 
Parlamentuko Osoko Bilkurak Jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako bulegoa sortzeko Foru Legea onetsi du gaur. Bozketan UPN eta PPN abstenitu egin dira. Irizpenaren testuan jasotako txostena egin d... Más información
 
 
 

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko Foru Legea onetsi da

 
 

Arauak dio hesiak eta oztopoak kendu behar direla, informazio publikoa eskuratzeko eskubidea eraginkor bihurtzeko eta kontu-ematea hobetzeko

 
Parlamentuko Osoko Bilkurak Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko Foru Legea onetsi du gaur aho batez. Foru Legearen xedea da “jarduera publikoan eta gobernu ekintzan gardentasuna arautu eta b... Más información
 
 
 
 

Nafarroako Parlamentua - Navas de Tolosa kalea, 1 - 31002 - Pamplona/Iruña - Telefonoa: 948 209 209 - Faxa: 948 228 444